DBH 4. mailan Bizikidetza Positiboa eta Orientazio Akademiko eta Profesionala lantzen dira, besteak beste.
Tutoretza Plana aurrera eramaten dugu tutoreekin batera.
Honako jarduerak aurrera eramaten ditugu:
Gelaka, DBH bukatu ondoren dituzten aukerak azaltzen dizkiegu.
Bakarkako elkarrizketak egiten dira, Orientazio Akademiko eta Profesionalean laguntzeko.
Gurasoei zuzenduriko hitzaldiak ematen dira.
Lanbide Heziketako ikastetxe ezberdinetara bisitak antolatzen dira.
Koordinazioa kanpo eragileekin burutzen dugu, hala nola, Berritzeguneko Aholkulariekin, Psikologoekin, GGZZekin (Gizarte Zerbitzuekin), Foru Aldundiarekin...
4.mailan Dibertsifikazio Curricularreko programa dugu eta honen bidez titulazioa lortzen dute. INFORMAZIO GEHIAGO
IKASKETEN BILATZAILEAK
Gure erkidegoak eskaintzen dizkigun ikasketen informazioa aurkituko duzu bertan. Hala nola, graduak non ikasi daitezkeen, ikasketa horiek egin dituztenen testigantzak, enplegagarritasuna...
Bertan zuk nahi duzun ikasketei buruzko informazioa aurkituko duzu. Hala nola, sarbide baldintzak, beharrezko nota, zein autonomia erkidegotan eskaintzen den...
Animatu eta saltseatu!
ETA, ONDOREN, ZER?
Familientzako orientazio aurkezpena>>>