Batxilergoan Bizikidetza Positiboa eta Orientazio Akademiko eta Profesionala lantzen dira.
Honako jarduerak aurrera eramaten ditugu:
Tutoretza Plana aurrera eramaten dugu tutoreekin batera.
Bakarkako elkarrizketak egiten dira, Orientazio Akademiko eta Profesionalean laguntzeko.
Gurasoei zuzenduriko hitzaldiak ematen dira, ibilbide ezberdinak eta bertarako sarbideak azalduz.
Ibilbide ezberdinen informazioa zabaldu.
Koordinazioa kanpo eragileekin burutzen dugu, hala nola, Berritzeguneko Aholkulariekin, Psikologoekin, GGZZekin (Gizarte Zerbitzuekin), Foru Aldundiarekin...
Familientzako orientazio aurkezpena>>>
Gure erkidegoak eskaintzen dizkigun ikasketen informazioa aurkituko duzu bertan. Hala nola, graduak non ikas daitezkeen, ikasketa horiek egin dituztenen testigantzak, enplegagarritasuna...
Estatu mailan Unibertsitate mailako eta Lanbide Heziketako ikasketen informazio bilatzailea.
Bertan zuk nahi duzun ikasketei buruzko informazioa aurkituko duzu. Hala nola, sarbide baldintzak, beharrezko nota, zein autonomia erkidegotan eskaintzen den...
Animatu eta saltseatu!
Eta ondoren zer?