DBH 1 eta DBH2ko mailetan Aniztasunari eta Hezkuntza-inklusioari arreta ematen diegu eta Bizikidetza positiboa bultzatzen dugu.
Tutoretza Plana aurrera eramaten dugu tutoreekin batera.
Horretarako, Hezkuntza Bereziko irakasleak (PT) eta Hezitzaileak (HLE) ditugu eta behar bereziak dituzten ikasleei laguntza eskaintzen diegu.
Aurrera eramaten ditugun programak honako hauek dira:
HBSP (Hezkuntza Berariazko Sendotzeko Programa): Ikaste Zailtasunak dituzten ikasleei zuzendua.
BIDELAGUNA: Arlo akademikoan laguntza osagarria ematen da.
AGH protokoloa: Adimen Gaitasun Handiko ikasleen diagnostikoan parte hartzen dugu eta Egokitzapen Curricularrak egiten laguntzen dugu.
Koordinazioa kanpo eragileekin burutzen dugu, hala nola, Berritzeguneko Aholkulariekin, Psikologoekin, GGZZekin (Gizarte Zerbitzuekin), Foru Aldundiarekin...