(2024-07-23an, asteartea)
Gaur asteartea, uztailak 23, GMBko 41 mendizale joan gara Irantzuko monasteriora, Zazpi Euskal Hiriburuen zeharkaldiko ibilaldia egitera. Eguraldi ederrarekin abiatu gara goizeko zortzietan Abartzuza ondoko Irantzuko monasteriotik eta eguraldi ederrarekin burutu dugu ibilaldia Lizarragako mendatean. Tarte horretan, bi San Kristobal ermiten ondotik edo ingurutik igaro gara; Na-120 errepidea zeharkatu ondoren, Trinidad de Iturgoien ermitara igo, Malkaxko mendiaren gailurra zapaldu eta Sima del Caballero haitzuloa edota Ollaskardi 2 bostburua delakoa ikusi ditugu. Azkenean, eguerdiko ordu biak eta hamarrean, eguzkitan amaitu dugu ibilaldia Lizarragako mendatean.
Ibilbidea eta denborak:
Irantzuko monasterioa (645 m), San Cristobal baseliza (890 m; 2,7 km; 0:50), Na-120 errepidea (836 m; 5,6 km; 1:27), Urmaela (936 m; 9,1 km; 2:32), Trinidad de Iturgoien baseliza (1.221 m; 12,3 km; 3:50), Malkaxko (1.235 m; 13,4 km; 4:17), Sima del Caballero haitzuloa (1.199 m; 14,5 km; 4:32), Oillaskardi 2 bostburua (1.052 m; 16,5 km; 5:04), Soosa tumulua (936 m; 17,5 km; 5:21), Lizarragako mendatea (1.027 m; 20,3; 6:09).
Desnibel metatua: igoeratan: 986 m; jaitsieratan: 609 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Irantzuko monasterioa
Iturgoiengo Trinitateko ermita
Artxurieta
Behiak, Malkaxko mendian
Sima del Caballero (haitzuloa)
Zaborrate eta atzean San Donato mendilerroa
Lizarraga mendatea
Bideoa
Estekak/Enlaces