IRANTZUKO MONASTERIOA-LIZARRAGAKO MENDATEA
Abartzuza Urbasako (wikipedia) eta Andiako (wikipedia) mendilerroek mugatzen dute iparraldean, eta Deierriko (wikipedia) haranak hegoaldean. Herrigunetik lau kilometrora Irantzuko Andre Mariaren Monasterioa (wikipedia) dago (XII. eta XIV. mendeen artean eraikitako abadia zistertarra)(hiru.eus), eta horixe izango da gure abiapuntua.
Aurreko etapan Urbasako (parquedeurbasa) mendilerrotik ibili ondoren, oraingo honetan Irantzuko monasteriotik irten eta, hegoaldetik iparralderantz eginez, Andia (wikipedia) mendilerroaren zati bat zeharkatuko dugu.
Pagoen artean, Arantzadiako mendaterantz igoko gara San Kristobal ermitara (eusko-ikaskuntza) iristeko, eta gero, Allideko lursailetatik, Lizarragatik Lizarrara doan errepiderantz joko dugu (eta gutxi gorabehera 6,2. kilometroan gurutzatu egingo dugu). Hemen Lezaungo mendietan sartuko gara, Lezaungo (wikipedia) herria bera (Pio Barojaren (wikipedia) Zalacain abenturazalea (wikipedia) eleberrian aipatzen dena) gure eskuinean utzita, San Kristobal (euskal-herria.org) izeneko beste ermita batera iristeko; ermita hori gure ezkerrean geratuko litzateke. Ubagua (eusko-ikaskuntza) ibaiaren hasierako ibilbideari jarraituz, pagoen, haritzen eta arteen artean, altuera handiagoa hartu eta lur garbiagoan sartuko gara.
12,7. kilometroan, Trinidad de Iturgoien (euskaltzaindia) mendira iritsiko gara. Han dago XIII. mendeko ermita (eusko-ikaskuntza) enblematikoa, 1944an zaharberritua, Iturgoien (aunamendi.eusko-ikaskuntza) eta Lezaun (lezaun.es) herrietatik erromesaldian joan ohi direna. Ermitatik oso gertu Malkaxko (mendiak.eus) tontorra zapalduko dugu, postontzirik ez duen mendia, baina ehun mendien lehiaketaren barruan dagoena; handik ederki ikusten dira inguruko beste mendi batzuk eta Zunbeltzeko (eusko-ikaskuntza) faila (wikipedia) ere ikusiko dugu mendebaldean. Handik aurrera soilguneak (wikipedia), eremu megalitikoak (wikipedia) eta, mendilerro karstikoa denez, La Sima del Caballero (mendikat) bezalako leizeak izango ditugu eta, jakina, artzain-bordak (berria.eus) ere bai; gure helmugara heldu baino lehen, itsas izar itxurako egitura bat, Bostburua (megalitos.txoperena) delakoa, ikustera desbideratu gaitezke, gero Lizarragako mendatera (smithy) iristeko.
IRANTZUKO MONASTERIOA-LIZARRAGAKO MENDATEA
Abárzuza, limitado al norte por las sierras de Urbasa (wikipedia) y Andía (wikipedia), y al sur con el valle de Valle de Yerri (wikipedia); a cuatro kilómetros del núcleo urbano se encuentra el Monasterio de Santa María la Real de Iranzu (wikipedia)(abadía cisterciense construida entre los s. XII y XIV), siendo este nuestro lugar de partida.
Después de recorrer en la etapa anterior la sierra de Urbasa (parquedeurbasa), en esta ocasión y saliendo del monasterio de Irantzu, siempre con dirección sur norte, remontaremos y recorreremos parte de la sierra de Andía (fundacioncajanavarra).
Entre hayas subiremos hacia el puerto de Arantzadia para llegar a la ermita de San Cristóbal (euskal-herria.org), y después, por las parcelas de Allide, buscar (para cruzarla en el Km 6,2 aproximadamente) la carretera de Lizarraga a Estella. Aquí nos adentramos en los montes de Lezaun, dejando la población de Lezáun (la cual aparece nombrada en la novela Zalacaín el aventurero (wikipedia), de Pío Baroja (wikipedia)) a nuestra derecha, para llegar a otra ermita de San Cristobal (euskal-herria.org); esta quedaría a nuestra izquierda. Siguiendo el curso inicial del río Ubagua (wikipedia), entre hayas, robles y encinas, iremos ganando altura para entrar en terreno más despejado.
Hacia el Km 12,7 llegaremos al alto de Trinidad (peninsulablog) de Iturgoien (youtube), donde se encuentra la emblemática ermita del siglo XIII restaurada en el año 1944, con fuerte tradición romera de las localidades de Iturgoien (youtube) y Lezaun (youtube). Desde la ermita en un suspiro pisaremos la cima de Malkaxko (wikipedia), monte centenario pero sin buzón; las vistas a otros montes son excelentes y apreciaremos al oeste la falla (wikipedia) de Zunbeltz (enciclopedianavarra). Continuaremos por rasos (deia), zonas megalíticas (euskal-herria.org) y, al ser una sierra kárstica, por simas como la del Caballero (deia) y, por supuesto, por bordas pastoriles (kaia), antes de de llegar a nuestra meta nos podemos desviar a ver un Bostburu (youtube), estructuras en forma de estrellas de mar, para luego llegar al puerto de Lizarraga (wikipedia).
ANDIA MENDILERROA
Andia (mendiak.eus) mendilerroan, alde nabarmena dago iparraldeko sektorearen eta hegoaldekoaren artean. Iparraldeko sektorearen muga ondo zehaztuta dago, baina hegoaldekoa, oro har hegoaldera edo ekialdera egiten duten arroilen, tontorren eta sakanen sare heterogeneo bat da, Gesalazko (wikipedia) eta Deierriko (wikipedia) lautadetan amaitzen dena. Badirudi sistema, oro har, mendigune txiki batetik, Trinitate Mendiak izenekotik, antolatuta dagoela, eta goi-lautada karstiko batez osatua dagoela. Goi-lautada horretako gailur txikiak, inguruko leize, harkaizti eta bidezidor harritsuen nahas-mahasen ondorio dira, eta hortik nabarmentzen dira Malkaxko (mendiak.eus)(1.237 m) eta Trinidad de Iturgoien (mendiak.eus)(1.222 m), azken honen izen bereko ermitaren inguruan.
Gune horretatik adar bana ateratzen dira hegoalderantz, non Mugaga (mendikat)(1.217 m) eta Oskandia (1.215 m) nabarmentzen diren, eta ekialderantz, aldiz, Otsanzuloko arroilara doazenak, Zurloz (mendikat)(1.221 m) eta Lardanburu (1.183 m) abiapuntu dituztela. Multzoari lagun eginez, ekialdean geratuko litzateke, Otsanzulo arroila igarota, Zoiolagana (1.152 m) eta Elimendi (1.133 m) tontorrek eta ingurukoek osatzen duten gailurreria; mendebaldean, berriz, Zaborrateko korridorearen atzean, mendilerro bat sumatzen da, eta, bertan, Maular (1.066 m) eta Kurrustubil (1.054 m) gailurrak nabarmentzen dira besteak baino gehixeago. Karst honetako urak, jakina, urriagoak dira gainazalean, baina emari estimagarriarekin azaleratzen dira hegoaldean, Errezuko iturburuan, Ubagua ibaia sortzen den lekuan.
Batez beste 1.200 metroko altuera duen goi-ordoki batean kokatua, Malkaxko mendia da, 1.237 metrorekin, Trinitateko Mendi hauetako gailurrik altuena. Hori, ordea, ez da erraz ikusten, inguruko leku askotatik begiratuta, ez baitirudi hango tontorrik garaiena denik. Trinitate baselizatik (google) antzematen da altuera handiago hori, baina, lehenago, punturik garaiena ermita haren inguruan zegoela uste zen. Horri behe-lainoak ugari dituen eremua dela gehituz gero, ulergarria da hemen tarteka tontorrak bereizteko zailtasunak izatea.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Irantzu
Trinitateko ermita