(2025-08-30ean,larunbata)
Goizeko 7etan gosaldu ondoren, 8etan irten gara autobusez La Farrapona mendate gainera.
Somiedoko portua pasatu ondoren, Pola de Somiedo herria igaro eta hartu dugu La Farrapona aldera Salienza herritik zehar.
Oinez asterako 9:30 baziren eta gainera traba batzuk izan ditugu, La Cueva laku inguruan pelikula bat filmatzen ari zirelako (Juegos del Hambre seriekoak). Horregatik ezin izan dugu pentsatuta genuen track osoa egin. Eguraldi garbi eta ederraz gozatuz, La Cueva lakua ezkerretik pasa eta gorantz hartu dugu. Aurrera zeharkaldi bat egin ondoren, Calabazosa mendi azpiko Congosto lepotik igo gara gaurko tontorrera. Beherakoan, Calabazosa laku albotik berriz ere La Cueva lakura eta hortik mendate gainera, gaurkoari amaiera emanez.
Mendatearen alboan karpa muntatu eta ederki egon gara lagunarte ederrean. Itzulera mendatearen beste aldetik eginez bukatu dugu gaurkoa, Torrestio eta Torrebarrio herriak pasata.
Fundacion Sierra Pambley - Manuel Sierra Alvarez (margolaria)
(2025-08-29an,osteguna)
Arratsaldeko 19:30ean gida batekin geneukan hitzordua Sierra Pambley Fundazioa ikusteko. Francisco Fernández Blanco de Sierra Pambley Villablinon jaio zen 1827an eta XIX. mendearen amaieran Villablinoko Sierra Pambley Merkataritza eta Nekazaritza Eskola sortu zuen, bere jaiotetxearen ondoan eraikin bikaina eraikiz.
Manuel Sierra Álvarez (Villablino, León; 1951) espainiar margolaria, muralista, kartelgilea, marrazkilaria, ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da. Antzerki eszenografia-diseinatzaile gisa kolaboratu du eta ohiko argitaratzailea da estanpak, serigrafiak eta litografiak argitaratzen. Valladolideko Simancaseko bere estudioan bizi eta lan egiten du.
Caboalles de Abajo herriko meategiak
Caboalles de Abajo herria
Sierra Pambley Fundazioa
Francisco Fernández Blanco de Sierra Pambley familiaren logela bat (XIX mendea)
Manuel Sierra Álvarez - en margolanak
Manuel Sierra Álvarez - en margolana
Manuel Sierra Álvarez - en margolanak
Manuel Sierra Álvarez - en margolanak
Manuel Sierra Álvarez - en margolana
Estekak/Enlaces