ZESTOA-OTARRE JATETXEA (MADARIAGA)
Zestoatik irten bezain laster Urola (wikipedia) ibaia zeharkatuko dugu, berehala Lili jauregiarekin (turismoa.euskadi.eus) topo egiteko; zementuzko pistatik jarraituz, Ekaingo (ekainberri.eus) kobazuloaren museoa aurkituko dugu, eta, Sastarraingo (gipuzkoa.eus) baserri eskola igaro ondoren, desbideratu egingo gara, Olazabal baserritik pasatu eta Endoiako (kulturweb.com) errepidera iristeko. Gertu dago Uztapide (bertsozale.eus) baserria, bertsolari handiaren jaiotetxea. Handik aurrera IT/PR-Gi 46 (deba.eus) ibilbideko marka hori eta zuriei jarraitu eta poliki-poliki behera eginez Lasturrera (deba.eus) helduko gara.
Leizaola (euskadi.eus) jauregitik igaro ondoren, hainbat bide eta bidezidorretatik gailurrean gurutze txiki bat eta handik hurbil antena bat dituen Otaerre (luberri) tontorrera igotzen hasiko gara. Gailur honetatik, Larraskanda baserritik igaroz, poliki-poliki Ondarrugañako (mendiak.eus) gailurrera igoko gara eta, aukeratzen dugun bidearen arabera, Marikutxeko (luberri) tumulua bisitatuko dugu edo ez, ondoren Madarixako (Madariaga)(wikipedia) Otarre jatetxeko aparkalekura jaisteko.
ZESTOA-OTARRE JATETXEA (Madariaga)
Gaurko ibilbidea Zestoatik abiatuko da (72m). Herri euskalduna eta historia handikoa. Izarraitz mendilerroaren magalean dago, Urola ibaiaren ertzean. Ur termaletan tradizio handiko herria da, eta bertako iturburuetatik irteten den ur osasungarriak oso ezagun egin du. Zestoako bainuetxea (turismoa.euskadi.eus) 1804an ireki zuten, eta XVIII. mende bukaeran aurkitu zituzten uren onurez gozatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du.
Baina Zestoa bainuetxea baino askoz gehiago da. Erdigunean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Portalekoa, Lizenziadonekoa eta Arretxea etxeak. Inguruetan, berriz, Zubiaurre zubia igarota, merezi du XVI. mendeko Lili jauregi (turismoa.euskadi.eus) gotikoa bisitatzeak.
Bestalde, arkeologia aztarnategi ugari daude Zestoa inguruetan. Dena den, bi dira garrantzitsuenak: Idiakaitz (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa.
Ekaingo kobazuloa nahitaez aipatu behar da. Deban dagoen arren, Zestoako hirigunean dauka sarrera. Barruan dauden labar-margo bikainengatik da ezaguna: Madeleine aldiko hartzak, oreinak eta, batez ere, zaldiak agertzen dira marraztuta. Egun, haitzuloa itxita dago, eta baimena behar da sartu ahal izateko. Dena den, milaka urtez ezkutuan egon diren altxorrak Ekaingo kobazuloaren erreplikan, Ekainberrin (turismoa.euskadi.eus), denon eskura daude orain. Sastarrain bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora, Zestoako erdigunetik oso hurbil.
Aralarren (mendikat) bezala hemen ere bada Sastarri mendia, askoz ere txikiagoa noski, izan ere itsasotik gertu dago.
Aurrera eginaz, Otzarreta (413 m) igo eta Debako Lastur (wikipedia) auzo (144 m) aldera jaitsiko gara. Famatuak dira Lasturko zezenak. Bertako zezen-plaza Euskal Herriko zaharrenetakoa da. Garai batean betizu (wikipedia) arrazako abereak erabiltzen omen ziren bertan, baina urteekin bertako betizuak kanpoko zezenekin nahastuz joan ziren tamainaz handiagoak ziren abereak lortzeko. Horregatik duela hainbat hamarkadetan esaten zen Lasturko zezenak beltzak zirela, nahasketa horren ondorioz. Egun, berriz, antzinako betizu arrazako behiak berreskuratzeko lanean ari dira bertako zenbait abeltzain.
Hemendik aurrera ere gorantz egin beharko dugu, Otaerre (mendikat) mendi (663 m) gainetik aurrera. Tontorrean antena mordoa dago; hori alde batera utziz gero, nahiko ingurune polita da Otaerrerena, larre berde eta aldapa leunez inguratuta ageri baita. Baina hantxe ditu, gurutzea, erpin geodesikoa, buzoiak eta tontorraren erdia jan duen antena instalazio zatarra.
Gainez gain Azkoitiko Otarre jatetxera (tripadvisor) iritsiko gara; bista zoragarriak izateaz gain, leku aproposa atseden hartzeko eta gosea asetzeko. On egin digula guztioi!
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Zestoa
Lastur