(2024-09-24an, asteartea)
Irailak 24, asteartea. Laredoko autobus-geltokitik Rastrillar gotorlekuraino talde nagusiarekin joan ostean, han taldea bitan banatu eta B taldeak ondorengo ibilaldi hau egin du. Esan beharra dago Bidegurutze 4 gunearen ingurutik aurrera itsasertzetik joateko asmoa genuela, baina talde nagusikoek bidearen zailtasunaz ohartarazi ondoren, ibilbidea aldatu egin behar izan dugula.
Ibilbidea eta denborak:
Laredo (3 m), Jasokundeko Andre Mariaren eliza (32 m; 0,5 km; 0:08), Rastrillar-ko gotorlekua (90 m; 1 km; 0:20), Diego jaunaren jauregia (175 m; 3,4 km; 1:18), Erillo-ko kargalekua (113 m; 4,9 km; 2:07), San Julian-go begiratokia (93 m; 5,9 km; 2:32), Bidegurutzea 4 (69 m; 6,3 km; 2:40), Pk 1-1 (90 m; 7 km; 2:51), Pk 1-2 (70 m; 7,9 km; 3:08), Bidegurutzea 4 bigarren aldiz (69 m; 9 km; 3:33), Isequilla (21 m; 10 km; 3:49), Mollaneda (21 m; 10,6 km; 3:58), Atsedengunea, Oriñón (139 m; 13,6 km; 4:39).
Desnibel metatua: igoeratan: 442 m; jaitsieratan: 306 m.
Gaurko C taldeak bost bat kilometrotako bi ibilaldi labur egin ditu, bata Laredon, eta bestea Oriñonen.
Aireko bista
Mapa
Profila
Laredoko kaleetan zehar
Laredoko kaleetatik irtetzen
Taldea, ibilaldiak eskeintzen duen edertasunez gozatzen
Paisaia harritsua
Nojako hegaztien behatokian
"C" taldekoak Noja eta Isla inguruan ibilaldi bat egin zuten. Nojako Hegaztien Behatokia Victoria paduraren ertzean dago, Santoñako paduretako parke naturaleko hezegune batean.
Estekak