Giro sargoriarekin, ekainaren 14an, 40 ibiltarik, Gasteizko mendien mendebaldeko gailurrak zeharkatu ondoren, Argantzun herrira jaitsi ziren eta jarraian, Tuyoko mendiak zeharkatuz, San Vitores lepotik Subillan bukatzu zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Armentia (550 m); Arrasto horiei jarraituz; Ezkibel auzoko baserrietan; Ezkibelgo gaina (815 m; 4,9 km; 1:05); Basotik beherantz, gero bide zelaian; Zumeltzu lepora jaitsi; pagoen artetik gorantz egin; Busto gailurra (980 m; 9,4 km; 2:10); Amildegiaren ertzetik; Biarrate mendatetik igaro; aldapa belazetsuan gora egin; San Migelen gailurra (945 m; 11 km; 2:30); Hego-mendebalderantz; San Migel mendatera jaitsi (870 m; 11,5 km; 2:40); Mendi-lepo batera jaitsi; Santiobideko arrasto horietatik jarraitu; Billa Oka herria; Pista, soro, errepidea eta trenbidea zeharkatu; Argantzun herria (490 m; 18,4 km; 4:15); Zadorra ibaia zubi gainetik igaro; Borda eta oilategia; Mendi-lepotik, basoan barna; Tuyo gaina (805 m; 22,6 km; 5:30); Pistara itzuli; Iparraldera, amildegiaren ertzetik; El Canto lepoa; San Vitores gaina (890 m; 25,6 km; 6:30); Aurrera egin, basoan sartu eta pistara jaitsi; Berriro gaina hartu; Artadi batetik jaitsi, alanbre-hesitik beherantz bide zikin eta baso itxian; Errepidea zeharkatu; Autobidea azpiko tunel batetik zeharkatu; Subilla herria (535 m; 30 km; 7:55)
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.000 m; jaitsieratan: ~ 1.015 m.
Mapa
Gasteiztik irteten
Ezkibelera igotzen
San Miguelen ( 944 m )
Argantzonen ( 490 m )