Giro aldakorrarekin, ekainaren 1ean, asteazkena, 43 ibiltarik, Trebiñuko konderria zeharkatzen amaitu ondoren, Gasteizko mendietan gainik gain jarraitu zuten eta egitasmoko 5.na egiten hiriburuan bukatu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Trebinutik (550 m) hilerrira doan pista hartu; Iparralderantz, urtegi txiki bat (0:50) eta soro batzuk inguratuz; zubi txiki batetik igaro; Arrieta herria (660 m; 5,6 km; 1:10); Doroñu herria (700 m; 7,7 km; 1:35); Bide batetik gorantz; basoan gora egin bidezidor zikin batetik; Gasteizko mendilerroko Reventón edo Mojón de la Sepultura lepoa (840 m; 2:10); Ekialdera basoan gorantz; Mendilerroko altuena den Arrieta gailurra (1.000 m; 10,8 km; 2:35); Jaitsiera malkartsua egin; gero alanbre-hesi baten ondotik; Rostetako gaina (915 m; 13 km; 3:15); Hegoaldera jaitsi leku malkartsuan; Gero basoan barna; Gasteiz eta Urizaharra lotzen dituen Gasteiz mendateko errepidea (750 m; 15,3 km; 4:05); Bide zabal batetik, baso txiki bat igaro eta baserri batzuetara iritsi; Gorantz; Lendiz gailurra (850 m; 17 km; 4:30); Malkarrean behera jaitsita Artazuieta lepoa (765 m); Kurutzmendi gailurra (800 m; 17,8 km; 4:45); Basoan zehar doan bide malkartsutik jaitsi; Gaztelu herria (605 m; 19 km; 5:10); Olarizu edo Krezmendiko gaina (710 m; 20,6 km; 5:30); Bide malkartsutik beherantz Olarizuko zelaietara; Gasteiz (550 m; 23 km; 5:55).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 755 m; jaitsieratan: ~ 760 m.
Mapa
Trebiñutik irteten
Lendizera igotzen ( 852 m)
Gaztelu herrira jaisten
Olarizun (710 m)