Bastida-Trebiñu

  BASTIDA-TREBIÑU

Ebil-giro onarekin, maiatzaren 24an, asteartea, 40 ibiltarik, mendilerro batzuk zeharkatuz eta gari-soro zabaletan barna, Trebiñuko konderriko hiriburura iritsi ziren.  

Ibilbidea eta denborak: 

San Gines parkea (640 m); Peñas Caídas izeneko haitzaren albotik; Iparralderantz; Soroetatik eta pista batetik beherantz egin; Errepidean behera jarraitu ; Ozio herria (525 m; 9,8 km; 2:00); Hilerritik; Malkarrean gorantz; Sastraka artean; IL/GR1etik Txulato lepoa (840 m; 14,4 km; 3:05); Txulatoko gailurra (945 m; 14,8 km; 3:20); Txulato lepora jaitsi (840 m; 15,2 km; 3:35); Bergantzu-Portilla adierazten duen indikadorea (4:20); Bergantzura jaisten den bidegurutzea eskubitara utzi ( 630 m; 19,7 km; 4:50); Soroetan barna Escudillako lepoa (810 m; 21,6 km; 5:15); Ezkerraldera basoan behera jaitsi; Pista eta soroen hertzetan barna; Billa Tobera herria (560 m; 25,1 km; 6:30); Bidegurutzetan aurrera jo; soroen hertzetik; Caricedoko hondakinak; Suebakitik eta harri-pila batek seinalatutako bidetik; Cerro gailurra(900 m; 30 km; 7;55); Suebakitik beherantz, mendi-lepoa; Trebiñu (550 m; 33 km; 8:40). 

Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.040 m; jaitsieratan: ~ 1.130 m. 

 

Mapa

Bastidatik irteten

Buradon Gatzaga herria (500 m)

Ozioko gaztelua , aurrean Txulatu mendizerra

Txulatora igotzen

Portillako gaztelua eta Beranturi herria ( 479 m )