Ibil-giro onarekin, ekainaren 21ean, asteartea, 36 ibiltarik, Tetxa haitzarte ingurutik abiatuta, Arkamuko mendilerroaren barna ibili ondoren, Delikako ur-jauziaren albotik igarota, Gibijo mendiak zeharkatu zituzten eta Aiaraldeako Untzaga herrian bukatu zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Subilla (535 m); Baia ibaia zubitik zeharkatu; Tetxa (Atetxa ?) haitzartea; Trenbidea tunel batetik zeharkatu; Hilerria; Artaditik gorantz; Ontsate pasabidea; Mendi-bizkar, zelai batzuetan barna; Harrizko eta txarrantxadun hesi bat zeharkatu; Kotorrillo gailurra (1.085 m; 7 km; 2:00); Belazean beherantz; Onzejo mendatea; Gorantz, Azkorri gaina (1.090; 8,7 km; 2:20); Behera hartu eta gero gorantz; Montemayor gailurraren ingurutik (1.110 m); Belazean beherantz, bide zabalean iparralderantz; Peña Alta gailurra (1.120 m; 12,8 km;3:25); Aurrera egin harresi bateraino; Krutzeta gailurra (1.170 m; 15 km; 4:10); Amildegiaren ertzetik jaitsi; Melaria edo Pozo Portillo lepoa (1.070 m); Era Bazterra zelaiak; Pozo Largo; Erea gailurra (1.110 m; 19,5 km; 5:15); Belarditik beherantz; Delikako ur-jauzia (825 m; 27 km; 7:00); Peñas Nerbinas (830 m); Bertzeta gaina (810 m; 29,5 km; 8:00); Bagate lepoa (725 m); Untzaga herria (670 m; 33 km; 9:00).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 820 m; jaitsieratan: ~ 685 m.
Mapa
Subilla-Untzaga
Tetxa , aurrean Badaia
Harrigorristako ertza (1.151 m )
Delikako arroila