Haize hotz eta eguraldi gardenarekin, urriaren 26an, 35 ibiltarik, Zizur Nagusian hasita, Sarbilgo mendilerrotik barna, Olloibarren dagoen Ultzurrun herriraino joan ziren.
Ibilbidea eta denborak:
Zizur Nagusia (470 m; Ardoiko parketik igaro, Gasolazko begiratokia (515 m; 2 km; 0:25); Gasolaz mendia zeharkatzen duen pistatik; Arazuriko ur-araztegia (385 m; 3,4 km; 0;40); NA-7010 errepidea zeharkatu; pistaz-pista soroetan zehar; Arga ibaiaren gaineko zubia; Oltzako udalerria osatzen duen Ibero herria (395 m; 9 km; 1:40); Etxaurira doan errepidetik aurrerantz; Errota eta urtegi baten albotik mendian gorantz; Harrobi baten gainera iritsi; Artadi handi batetik zehar; Etxauri/Sarbil gailurra (1.135 m; 16,7 km; 4:05); Jaitsi arrasto zuri-gorriei jarraituz; Sarbil zelaiko lepoa (935 m; 18,7 km; 4:45); Mortxe/Saldiseko gailurra (1.125 m; 22,3 km; 5:35); Hego-mendebalderantz dagoen hesi bat gurutzatu; Behin baino gehiagotan errepidea zeharkatu; Ultzurrun herria (500 m; 27 km; 7:00).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.025 m; jaitsieratan: ~1.000 m.
Mapa
Argaren gañeko zubia
Ibero herria
Etxauriko haitzak. Genbeko gaina aurrean