Ostarteak nagusi ziren eguraldiarekin, azaroaren 3an, asteazkena, 32 ibiltarik, Satrustegi eta Andia mendilerroetatik zehar, Ollotik Unanurako ibilbidea egin zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Ollo (510 m); Abeltegi baten albotik; Iltzarbe herria (540 m); IL/PR-NA-170tik bidegurutze batera (0:35); Lur harritsu eta belardian gorantz; Gaztelu gailurra (Oraregiko gazteluaren hondarrak daude)(1.000 m; 5,9 km; 1:25). Hantxe hasten da 7,5 kilometro inguru dituen Satrustegiko mendilerroa. Maldan behera eginez, Olarregiko lepoa (840 m; 6,7 km; 1:40); Hesiaren ondotik gorantz, Txurregiko gailurra (1.125 m; 7,8 km; 2:10); Gainik-gain, Satrustegiko erpin geodesikoa (1.140 m; 10,9 km; 3:25); Ezpel artean jarraituz, harri pila batek adierazten duen Satrustegiko bigarren gailurra (1.195 m; 3:45); Antzeko bidearen barna, Satrustegiko azken gailur gorena ( 1.275 m; 13,1 km; 4:30); Irañetako Portua eskubitara utzi; Euskal Herriko erdigune geografikoa (1.235 m; 15,1 km; 5:00); Beriaingo gailurra (1.495 m; 19 km; 5:55); Belazean eta gero harrizko malda gogorrean beherantz; Arrasto horiei jarraituz; Unanu herria (620 m; 24 km; 7:30).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.225 m; jaitsieratan: ~1.115 m.
Mapa
Ollotik irteten
Gaztelura igotzen
Euskal Herriko erdigunean (1.236 m)
Beriandik jaisten