Eguraldi onarekin, urriaren 19an, asteartea, 31 ibiltarik, mendi eta lautadetatik zehar, Urrotz eta Iruñea lotzen duen ibilbidea egin zuten, laugarren hiriburura iritsiz.
Ibilbidea eta denborak:
Urrotz (525 m) herriko hilerri ondotik doan pista batetik gorantz; Argonga mendilerroaren magaletik zehar; Antena eta ur-biltokia ezkerretara utzi; Mendi-lepo batetik igaro ondoren, Idoate herria (610 m; 2,6 km; 0:35); Idoateko lepoa (710 m; 5,2 km; 1:05); Irulegiko gailurra (XV. mendean suntsitutako gazteluaren hondakinak ikus daitezke) (895 m; 6,1 km; 1:25); pistaz-pista ibili ondoren, Tangorri gailurra (825 m; 10,6 km; 2:55); San Migelen lepotik; Malkaizko gailurra (770 m; 12,6 km; 3:20); Aranguren haraneko soro artean dagoen pistatik; Eguesibarren dagoen Badoztain herria (490 m; 17,2 km; 4:30); Mendillorri auzoa (425 m; 19,8 km; 5:00); Iruñea (515 m; 24 km; 5:55).
Desnibel metatua: igoeratan: ~ 750 m; jaitsieratan: ~760 m.
Mapa
Lizoain harana
Gazteluaren hondakinak
Badoztain herriaren gertu
Mendillorriko jauregia
Argan ibaia zearkatzen