Tabarre-Urrotz

  TABARRE-URROTZ

Ibil-giro onarekin, urriaren 13an, asteazkena, 30 ibiltarik, mendi eta labore-soroz inguraturik,koloreen kontraste handiak ikusiz, Tabarre eta Urrotz lotzen duen ibilbidea egin zuten. 

Ibilbidea eta denborak: 

Urraul Beheko haranean dagoen Tabarre (510 m; Lurrezko pista batetik gorantz; Tabarre mendia (785 m; 2,6 km; 0:35); Belardi, ehizaleku, soro eta pisten barrena; Ibargoiti haranean dagoen Zeligueta herria (660 m; 9km; 2:05); Pistaz, pinu-basotik eta ezpel eta sastraka ugarien artean; Santa Agata gailurra (1.210 m; 12,9 km; 3:50); Lepora jaitsi; Ganbella gailurra (1.255 m); 13,6 km; 4:10); Gainik gain jarraituz, Itzaga gailurra (1.360 m; 14,9 km; 4:35); Beherantz eginaz, San Migelen baseliza (1.230 m; 15,7 km; 4:55); Malda gogorrean beherantz, Zuatzu herria (620 m; 19,3 km; 5:50); Soroetan barna Mendinuetako etxe abandonatuetaraino iritsi (22,5 km; 6:25); Nafarroako ubidea (23 km; 6:30); Gongolatz mendilerroaren azpian dagoen Urrotz herria (525 m; 25 km; 6:45). 

Desnibel metatua: igoeratan: ~ 1.075 m; jaitsieratan: ~1.060 m.


Mapa

Zeligueta dorretxea (660 m)

Santa Agata (1.208 m)

Itzaga tontorra (1.360 m)