Eguerdian bero, baina bestela ibil-giro onarekin, 2018ko ekainaren 20an, asteazkena, 9 emakume eta 39 gizon ibiltarik, ibiltari baten erorikoaren ondorioz, aurreikusita zegoen Izarbe-D 918 ibilaldia ez zuten osorik bukatu eta haren ordez Izarbe-Hauze zeharkaldia egin zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Izarbe eski-estazioko aparkalekua (1.405 m), Izarbeko tontorra (1.560 m; 0,9 km; 0:20), La Hournèreko lepoa (1.460 m; 1,7 km; 0:35), Arbutiko tontorra (1.540 m; 2,6 km; 0:55), Lakurdeko lepoa (1.340 m; 4 km; 1:45), Iguntzeko tontorra (1.385 m; 5 km; 2:15), Urdaburuko lepoa (845 m; 7,8 km; 3:15) eta Hauze herrixka (305 m; 16,5 km; 5:45).
Desnibel metatua: igoeratan 390 m; jaitsieratan 1.430 m.
Mapa
Profila
Taldea Izarbeko gailurrean (1.560 m), atzean Auñamendi (2.504 m).
Urdaburuko lepora jaisten
Iguntzera igotzen
Hauzetik gertu
Lakurdeko lepoan (1.340 m)
Ehujarreko arroila eta Lakura, Kartxela eta Otsogorrigain mendiak goialdean
Estekak/Enlaces