Eguraldi hodeitsua baina ateri eta oro har ibil-giro onarekin, 2018ko uztailaren 3an, asteartea, 3 emakume eta 27 gizon ibiltarik, gune batzuetan lokaztuta zeuden eta belardietan behera malkartsuak diren bidezidorretan, Zuberoa eta Bearnoren mugetan barrena ibili ziren. Izarbeko mendatean hasi eta D-918 errepidean bukatu zuten zeharkaldia, Berorize edo Montoritik gertu.
Ibilbidea eta denborak:
Izarbeko mendatea (935 m), Urdaburuko lepoa (845 m; 5,6 km; 1:05), bidegurutzea (765 m; 7,2 km; 1:25), Legatzagako lepoa (730 m; 7,7 km; 1:35), Orriariko lepoa (590 m; 10,1 km; 2:20), Edreko parajea (630 m; 12,3 km; 3:05), Patrapeko parajea (405 m; 14,1 km; 4:00), Lafatigeko lepoa (550 m; 15,6 km; 4:20), Lapitzeko parajea (415 m; 18,1 km; 5:10) eta D-918 errepidea (370 m; 19,6 km; 5:30).
Desnibel metatua: igoeratan 460 m; jaitsieratan 995 m.
Mapa
Profila
Legatzagako lepoan (730 m)
Urdaburuko lepotik gertu
Orriarriko bordetara jaisten
Lapitzeko lepotik gertu.
Barétouseko harana
Asto-taldea
Taldea Atharratzen
Estekak/Enlaces