(2024-07-09an, asteartea)
Gaur uztailak 9, asteartea, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 5:30ean GMBko 40 mendizale, Santa Grazira joan eta EHB-ko 58. ibilaldia egitera. Goizeko 9:05ak aldera abiatu gara, zeru lainotuarekin eta giro epelarekin. Igotzen hasi, Mürüxe mendiaren azpitik igaro eta pagadi batean sartu gara. Gora eta gora eginez, altuera irabazten joan gara. Armaila erreka gainetik pasa ondoren, igotzen jarraitu dugu Khaparreko lepora eta handik Izarbe tontorreraino iritsi arte. Han jaisten hasi gara Izarbeko parkinaren aldamenetik pasatuz. Jarraian, kilometro bat inguru egin dugu errepidean. Beherantz jarraituz, nahiko leku hezea eta zoru irregularrekoa aurkitu dugu. Beherago bidezidorra sasiz itxita topatu dugu, jaitsiera oztopatuz, eta pagadi aldapatsu batean sartu gara gure ibilbidearekin jarraitu ahal izateko. Azkenean 13:50ak inguruan D 632 errepideko mendatean bukatu eta Atharratze herrian bazkaldu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Santa Grazi (629 m), Mürüxe mendia (1.000 m; 2,1 km; 0:45), Armailako erreka (1.150 m; 3,9 km; 1:30), Zolatu gabeko errepidea (1.400 m; 6,1 km; 2:10), Arbotiko phünta mendia (1.533 m; 6,5 km; 2:15), Khaparreko lephua (1.473 m; 7,2 km; 2:25), Izarbe tontorra (1.559 m; 7,8 km; 2:40), Izarbeko aparkalekua (1.410 m; 8,7 km; 3:00), Kontuz 1 (1.307 m; 11,2 km; 3:50), Kontuz 2 (1.081 m; 12,1 km; 4:05) eta D 632 errepidea (mendatea)(937 m; 14,2 km; 4:50).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.021 m; jaitsieratan: 722 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Santa Grazitik abiatzen
Santa Grazi eta atzean Ehüjarreko arroila
Mürüxe mendia pasa ondoren
Arbotiko phünta pasata
Izarbeko gailurrera iristen, atzean Auñamendi
Taldea Izarbe gailurrean ikuspegi ederrarekin
Izarbetik Bearnoko lurraldeak
Larrartean bidea ezin irekiz helmugara iristeko
Estekak/Enlaces