(2023-05-30ean, asteartea)
Gaur, maiatzak 30, asteartea, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 51 mendizale (15 emakume eta 36 gizon). Hendaiara iritsi eta Euskal kostaldeko 13. etapari ekin diogu. Goizeko 7:45ak aldera abiatu gara, eguraldi eguzkitsuarekin eta paisaia zoragarria izan dugu ibilbidearen zati handi batean. Lehenengo Santa Ana lurmuturra pasatu dugu. Gero Zokoa herrira iritsi eta bertako gotorlekuan mokadu bat jan dugu. Jarraian, Ziburu eta Donibane Lohizune zeharkatu ondoren, Santa Barbara lurmuturretik pasatu gara. Azkenean Lafiteneara (Donibane Lohizune, Getariako mugan) iritsi eta Maiarkobaitako hondartzaren ondoan amaitu dugu ibilaldia eguerdiko ordu bata eta erdiak aldera.
Ibilbidea eta denborak:
Hendaia (2 m), Santa Ana lurmuturra (19 m; 3 km; 0:50), Kostako bidea itxita (44 m; 3,9 km; 1:05), Zokoako gotorlekua (3 m; 11,1 km; 2:40), Ziburu (4 m; 14 km; 3:40), Donibane Lohizune (2 m; 14,6 km; 3:50), Santa Barbara lurmuturra (30 m; 17,2 km; 4:15), Bord de Mer kanpina (12 m; 19,7 km; 4:55), eta Lafitenea (Donibane Lohizune, Getariako mugan) (41 m; 20,8 km; 5:25) eta Maiarkobaitako hondartza (8 m; 21,5 km; 5:40).
Desnibel metatua: igoeratan: 263 m; jaitsieratan: 224 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Hendaiatik abiatuta
Santa Ana lurmuturra
Abadia jauregira gerturatzen
Zokoako gotorlekua
Donibane Lohizune
Taldea Santa Barbara lurmuturrean
Getarira iristen
Estekak/Enlaces