(2023 - 06 - 15ean, osteguna)
Gaur, ekainak 15, osteguna, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 45 mendizale (14 emakume eta 31 gizon). Getaria ingurura iritsi eta Euskal kostaldeko 14. eta azken etapari ekin diogu. Goizeko 7:55ak aldera abiatu gara, zeru lainotuarekin eta tenperatura nahiko atseginarekin. Etapa honetan Getariako, Bidarteko, Biarritzeko eta Angeluko hainbat hondartza pasatu ditugu. Baita Biarritzeko itsas museoa eta San Martingo itsasargia ere. Azkenean, 13:05ak aldera Angeluko Izadia parke ekologikora iritsi eta Baionako Biltxoko elkartera joan gara bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak:
Hasiera-Merko Lacarra kanpina (Donibane Lohizune) (20 m), Baldareta (6 m; 0,5 km; 0:05), Bordele-Irun trenbidea (31 m; 1,3 km; 0:15), San Joseren ermita (30 m; 2,3 km; 0:30), Uhabiako hondartza (7 m; 2,8 km; 0:35), Madalenaren kapera (56 m; 4,8 km; 1:05), Thermes hotela (22 m; 9,1 km; 2:10), Hareatza (7 m; 10,6 km; 2:35), Itsas museoa (11 m; 11,5 km; 2:50), San Martingo itsasargia (33 m; 14,5 km; 3:50) eta Izadia parke ekologikoa (5 m; 21,8 km; 5:10).
Desnibel metatua: igoeratan: 280 m; jaitsieratan: 294 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Getariatik abiatuta 45 mendizale
Uhabia hondartza
Madalenako kapera ondoan
Taldea itsasertzeko bidean
Biarrizko bazter ederretan
San Martingo itsasargia
Angeluko Izadian amaiera
Baionako Biltxoko elkartean bazkaria
Estekak/Enlaces