(2023-05-25ean, osteguna)
Gaur, maiatzak 25, osteguna, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 48 mendizale (12 emakume eta 36 gizon). Pasaiara iritsi eta Euskal kostaldeko 12. etapari ekin diogu. Goizeko 8:05ak aldera abiatu gara. Zerua lainotua zegoen eta paisaia ikusgarria izan dugu ibilbidearen zati handi batean. Bidean, besteak beste, Talaia, Matxintxola mendia, Zaskuna eta Txingurriarri pasatu ditugu. Gero, Aierdiko, Iturraingo, Martierrekako eta Mendizorrozko errekak pasa ondoren, Farolaxarrera iritsi gara 14:05ak aldera.
Ibilbidea eta denborak:
Pasai Donibane (15 m), Talaia (89 m; 2,4 km; 0:35), Matxintxola (318 m; 4,2 km; 1:20), Gi-3440 errepidea (260 m; 5 km;1:35), Zaskuna (328 m; 6,1 km; 1:50), 3. Mailako errepidea (440 m; 8,6 km; 2:30), Txingurriarri (378 m; 9,5 km; 3:00), Aierdiko erreka (275 m; 11,4 km; 3:30), Iturraingo erreka (21 m; 17,2 km; 4:50), Martierreka erreka(16 m; 19,5 km; 5:30), Mendizorrotz erreka (22 m; 20,8 km; 5:50) eta Farolaxar (Hondarribia)(46 m; 21,9 km; 6:05).
Desnibel metatua: igoeratan: 811 m; jaitsieratan: 777 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Pasai Donibane zeharkatzen eguraldi goibelarekin
Talaia bidean
Menditxikira igotzen
Ibilbidean aurkitu dugun hare-harrizko forma ikusgarria
Jaizkibelgo 2. dorrearen inguruan
Sisurko errekaren ondoan
Iturraingo errekara iristen
Higerrera iristen
Estekak/Enlaces