(2023-04-19, asteazkena)
Gaur, apirilak 19, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30etan GMBko 57 lagun (15 emakume eta 42 gizon). Debara iritsi eta Euskal kostaldeko 9. etapari ekin diogu. Goizeko 7:30ak aldera abiatu gara, eguraldi eguzkitsuarekin eta ia ibilbide osoan gure ezkerrean itsasoa genuela. Bidean, besteak beste, Santa Katalinaren ermita, Sakonetako hondartza eta San Sebastianen baseliza pasatu ditugu. Gero, piska bat aurrerago flysch-etara jaitsi eta Zumaiako Itzurun hondartzaraino joan gara. Jarraian Zumaia zeharkatu dugu eta, Santa Barbararen baseliza pasa ondoren, 14:50ak inguruan Zarautzen amaitu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Deba (5 m), Santa Katalinaren ermita (188 m; 1,2 km; 0:30), Ur-biltegia (28 m; 2,1 km; 0:50), Bilbo-Donostia trenbidea (50 m; 4,7 km; 1:40), Sakonetako hondartza (7 m; 5,5 km; 2:00), Arantzabekoa (138 m; 6,3 km; 2:20), San Sebastianen baseliza (207 m; 8 km; 2:45), Flyschen hasiera (3 m; 10 km, 3:40), Flyschen amaiera (1 m; 11,8 km; 4:22), Zumaia (11 m; 13,8 km; 4:55), Santa Barbararen baseliza (144 m; 21,5 km; 6:55) eta Zarautz (25 m; 23,5 km; 7:20).
Desnibel metatua: igoeratan: 964 m; jaitsieratan: 959 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Egunsentian Debatik abiatzen.
Santa Katalina baseliza.
Sakonetara hurbiltzen.
Deba eta Zumaia tarteko itsasertzeko biotopoa zeharkatzen.
Algorri inguruko flyscha zeharkatzen.
Getariako bidean. Atzean, Zumaia.
Getariako txakolin mahastien artean.
Getaria gaineko bidea zeharkatzen Zarautz aldera
Taldea Zarauzko kanpinean.
Estekak/Enlaces