(2023-03-16, osteguna)
Gaur, martxoak 16, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30ean GMBko 60 lagun (20 emakume eta 40 gizon). Lekeitiora iritsi eta Euskal Kostaldeko 8. etapari ekin diogu. Goizeko 8:00ak aldera abiatu gara, eguraldi eguzkitsuarekin eta hego-haizearekin. Bidean, besteak beste, Lekeitio, Ondarroa eta Mutriku herriak zeharkatu ditugu, eta Kurutzegana menditik ere pasatu gara. Azkenean, 14:00ak inguruan, Deban amaitu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Lekeitio (53 m), Leagi (161 m; 5,2 km; 1:10), Iturreta (173 m; 6,1 km; 1:20), Kurutzegana (230 m; 8,3 km; 1:45), Asterrika (219 m; 11 km; 2:30), Ikaitabarri (177 m; 13,2 km; 2:55), Ondarroa (18 m; 14,8 km; 3:35), Mijoa erreka (5 m; 15,9 km; 3:55), Galdona kanpina (118 m; 17 km; 4:15), Sta. Elena kanpina (157 m; 17,9 km; 4:25), Mutriku (48 m; 20,2 km; 5:05), Larangaetxeberri (145 m; 22,5 km; 5:40), eta Deba (18 m; 24 km; 6:00).
Desnibel metatua: igoeratan: 705 m; jaitsieratan: 736 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Lekeitiotik abiatuta 60 mendizale eguraldi ederrarekin
Kurutzegaina inguruetan
Ikaitabarri inguruetan
Taldea Ondarroako zubi zaharrean
Saturraranera bidean
Galdonara iristen
Mutriku zeharkatzen
Debara iristen
Estekak/Enlaces