(2023-03-07, asteartea)
Gaur, martxoak 7, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30etan GMBko 60 lagun (16 emakume eta 44 gizon). Elantxobera iritsi eta Euskal kostaldeko 7. etapari ekin diogu. Goizeko 8:15 aldera. abiatu gara; hasieran lainotuta zegoen, baina 13:00ak aldera euria hasi du eta gainerako ibilbidean ez du atertu. Bidean, besteak beste, Landaberde, Zuloagatzekoa, Barbaika, Ea herria eta Otoio mendia pasatu ditugu, eta 14:15ak inguruan Lekeition amaitu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Ibinaga (145 m), Landaberde (165 m; 1,1 km; 0:15), Goikoetxeko tontorra (195 m; 1,5 km; 0:20), Zuloagatzekoa (160 m; 2,9 km; 0:45), Kaleaurrekoa (133 m; 4,2 km; 1:05), Barbaika (134 m; 5,3 km; 1:20), Ea (4 m; 7,3 km; 1:55), Merenderoa (116 m; 8,2 km; 2:35), Bedaroa (168 m; 9,2 km; 2:45), Otoio (392 m; 16,2 km; 5:05) eta Lekeitio (53 m; 18,8 km; 6:10).
Desnibel metatua: igoeratan: 758 m; jaitsieratan: 824 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Elantxobetik abiatuta 60 mendizale
Zuloagatze inguruetan
Eako zubi politean
Mendiola inguruan
Arrotiagako erreka zuloko itsas adarrean aztarrika pixkabat egiten
Ogellako hondartzan marrazoa hilda
Taldea Ogellako hondartzan
Otoioko gailurrera bidean euritan blai
Estekak/Enlaces