(2022-07-07, osteguna)
Lainoak eta ostarteak tartekatuz, baina ibilgiro onarekin, 49 ibiltarik (14 emakume eta 35 gizon) Euskal Kostaldeko 6. etapa burutu zuten Bizkaiko kostaldeko Kortezubi eta Elantxobe herrien artean. Bidean, besteak beste, Arteagako gaztelua, Portuko errota eta Atxarreko (bertan San Pedroren ermita dago) eta Ogoñoko tontorrak igaro zituzten.
Ibilbideak eta denborak:
Kortezubi (6 m), Arteagako gaztelua (29 m; 1,5 km; 0:20), Kanala (69 m; 7,8 km; 1:45), Dantzaleku (194 m; 10,1 km; 2:31), Atxarreko tontorra/ San Pedroren baseliza (310 m; 10,8 km; 2:45), Lastarri (54 m; 13,9 km; 3:50), Hilerria (152 m; 14,9 km; 4:05), Ogoño/Atxurkulu (300 m; 16,2 km; 4:40), Ogoño/Talaia (268 m; 16,8 km; 5:30), Elantxobe (57 m; 20 km; 7:28).
Desnibel metatua: igoeratan: 883 m; jaitsieratan: 860 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Kortezubitik abiatuta 49 ibiltari eguraldi umelarekin
Arteagako gaztelua
Urdaibaiko Ozollo errotaren ondoan
Atxarreko gailurretik Sukarrieta eta Mundaka
Taldea Atxarren
Lagako hondartza Ogoñoko Talaia mendi ertzetik
Elantxobeko herri malkartsuan portura jaisten
Estekak/Enlaces