Deba - Zarautz
(2023-04-19, asteazkena)
Aurreko etaparen antzekoa, bai luzerari (22 kilometro inguru), bai eta ibilaldian zehar izango ditugun gorabeherei dagokienez ere. Oraingoan Gipuzkoako probintzian ibiliko gara, paraje zoragarrietan. Kostaldeko gehienak bezala, honek ere baditu zerra baten itxura ematen dioten koskatxoak, gora eta behera, baina inguruaren edertasunak gozatuko ditu sufrimendu guztiak.
Ibilaldian zehar Zumaiako herritik igaroko gara, eta Getaria begi-bistan izango badugu ere, ez dugu zeharkatuko. Punturik garaiena, berriz, Galarretako gaina izango dugu (220 metro inguru). Aurretik, ordea, lehenbizi Debatik abiatuko gara, eta han Santa Katalinaren ermita ondotik igaroko gara. Lehenengo igoera izango da.
Bidean zehar, Gipuzkoako kostaldeko lekurik bereizgarrienetan mugituko gara, eta flyschen eremuetako bi santutegi bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu: Sakoneta (wikipedia) eta Algorri (Algorri zentroa), hain zuzen. Getariako mahastien artean ibili ondoren, Zarautzen amaitu dugu ibilaldi erakargarri hau.
Etapa similar anterior, tanto en lo que se refiere a su longitud (unos 22 kilómetros), como a los altibajos que encontraremos a lo largo de la marcha. Esta vez caminaremos por la provincia de Gipuzkoa, recorriendo lugares maravillosos. Como en la mayoría de las etapas costeras, ésta también tiene los picos arriba y abajo que le dan forma de sierra, pero la belleza de la zona endulzará todos los sufrimientos.
Durante la caminata pasaremos por el pueblo de Zumaia, pero no por Getaria, aunque la tendremos a la vista. El punto más alto del recorrido es el alto de Galarreta (a unos 220 metros de altitud). Antes, sin embargo, partiremos de Deba, donde pasaremos junto a la ermita de Santa Catalina. Será el primer ascenso del día.
A lo largo del camino, nos moveremos por los lugares más característicos de la costa guipuzcoana y podremos contemplar in situ dos santuarios de las zonas del Flysch (Wikipedia): Sakoneta y Algorri. Tras pasearnos entre los viñedos de Getaria, terminamos esta atractiva excursión en Zarautz.
ZUMAIA (wikipedia) Gipuzkoako (wikipedia) ipar-mendebaldeko udalerria (wikipedia) da, Urola Kosta (wikipedia) eskualdean eta itsasertzean kokatua. 10.000 biztanle inguru ditu. Euskal Kostaldeko UNESCOren munduko Geoparkea Mutriku, Deba eta Zumaiako udalerriek osatzen dute, eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. Ibilbide hau balio geologiko eta biologiko handiko eremua da, paisaiaren ikuspegitik ere garrantzi nabarmena du.
Flysch-aren ibilbidea. Flysch hitza alemanetik dator eta irristatu esan nahi du. Flysch-ak geruzaz osatutako formazio harritsuak dira, materia gogorrak eta materia bigunak txandakatuz, denborarekin higatuz Joan direnak eta jeruza gogorrenak agerian geratuz Joan direnak. Sakoneta hondartza, Itziarko hondartza da. Sakoneta eta Arantzako Portua haitzen artean dago. Euskal Kostaldeko Geoparkeko mendebaleko muturra da, Deba eta Zumaia arteko bidea hasteko edota amaitzeko abiapuntua.
Elorriagako San Sebastian ermita Santiagorako kostaldeko bidean. San Telmo ermita. Itzurun hondartzaren gaineko labarren ertzean dago. Ermitari izena ematen dion santua marinelen zaindaria zenez, XVI. Mendetik aurrera ermita hau Marinelen Kofradiaren egoitza izan zen. “Ocho apellidos vascos” filmean ere protagonismo berezia hartu zuen. Itzurungo hondartza. Hondartza ezin hobea surfa maite dutenentzat. Itsaslabarrez inguratuta, San Telmo ermita eta Flyscharen ondoan. Hondartza hau ere oso ezaguna egin zen “Juego de tronos” telesaileko eszena bat filmatu zenean.
GETARIA (wikipedia) kostaldeko ohiko herri turistikoa da. Getariako gastronomiaz hitz egiterakoan, arraina parrilan sukaldatzen duten jatetxeak eta jatorrizko deitura duen ardo txuria, “Getariako Txakolina” ezinbestekoak dira. Historiaren hastapenetatik Getaria itsasoari loturik egon da. Getariar asko eta asko ontzi handietako eskifaian, urtero Ternuara eta Artikora joaten ziren bakailaoaren eta balearen arrantzara. Egun, euskal itsasertzeko arrantza porturik garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzen du.
San Anton mendia (Getariako Sagua) uharte bat izan zen XVI. mendera arte, Getariako herriarekin modu artifizialean bat egin zuen arte. San Salbatore eliza eta Katraponeko pasabidea elizaren azpiko bidezidorra, kale nagusia eta portuko eskailerak lotzen dituena. Gipuzkoako lehenengo Batzar Nagusiak eliza horretan egin ziren, 1397an. Cristobal Balenciaga museoa. Jostun baten omenez egindako munduko lehen museoa, Balentziagaren lana ezagutaraztea du helburu nagusi. Juan Sebastian Elkano. Gaztetan arrantzale izan zen, gero Magallanesen espedizioan munduari bira eman zion lehen itsasgizona izan zen. Irailaren 6an 500 urte beteko dira.