(2022-06-08, asteazkena)
Gaur ekainak 8, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30etan GMBko 48 lagun (11 emakume eta 37 gizon). Bermeora iritsi eta Euskal Kostaldeko 5. etapari ekin diogu. Goizeko 8:15 aldera abiatu gara; hasieran lainotuta zegoen, baina 10:30ak aldera euria hasi du eta ibilaldia bukatu arte ez du atertu. Lehenengo Bermeo zeharkatu dugu eta ibilaldian zehar, besteak beste, Santa Katalina baseliza, Mundaka edota Portuondo, Txatxarramendi eta Madariagako dorretxea pasatu ditugu. Gero Mapea erreka igaro eta hortik Muruetako teileria zaharrera joan gara. Azkenean, 13:10ak inguruan Kortezubin amaitu dugu. Ordiziara arratsaldeko 6:15ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Bermeo (26 m), Lamiaran (60 m; 2,2 km; 0:35), Santa Katalina baseliza (11 m; 4,5 km; 1:05), Mundaka (2 m; 5,1 km; 1:15), Portuondo-Basaran (23 m; 6,5 km; 1:35), Sukarrieta (5 m; 7,6 km; 1:50), Txatxarramendi (2 m; 8,5 km; 2:05), Abina (S. Antonio) (6 m; 10 km; 2:40), Sagarminaga (5 m; 10,9 km; 2:50), Madariagako dorretxea (44 m; 12 km; 3:05), Mapea erreka (6 m; 12,9 km; 3:20), Muruetako teileria zaharra (11 m; 15,2 km; 3:50) eta Kortezubi (8 m; 20,1 km; 5:05).
Desnibel metatua: igoeratan: 258 m; jaitsieratan: 223 m.
Mapa
Profila
Aireko Bista
Bermeo
Mundakan
Atzean Laida, Burretxagana gaina
Madariagako dorretxea
Muruetako teileria zaharraren inguruan euritan
Urdaibaiko padura zeharkatzen euritan
Taldea Sta.Katalina baselizaren ondoan, atzean Izaro dela
Bideoa
Estekak/Enlaces