Bakio - Bermeo

Bakio- Bermeo


(2022-05-17, asteartea)

Gaur maiatzak 17, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30etan GMBko 46 lagun (12 emakume eta 34 gizon). Bakiora iritsi eta Euskal Kostaldeko 4. etapari ekin diogu. Goizeko 8:15 aldera abiatu gara eta 13:30 inguruan Bermeon amaitu dugu. Lehenengo Gaztelugatxera joan gara eta hortik Matxitxakoko itsasargira. Bertan mokadu bat jan ondoren, Burgoa mendi aldera jo dugu. Azkenean Bermeoko polikiroldegian bukatu dugu ibilaldia. Bazkaldu ondoren Bermeoko arrantzale museoa ikusi dugu eta Ordiziara arratsaldeko 7ak inguruan itzuli gara.

Ibilbidea eta denborak :

Bakio (8 m), Bakioko hondartza (1 m; 2,1 km; 0:25), Gaztelugatxeko aparkalekua (181 m; 4,4 km; 0:55), Gaztelugatxe (80 m; 5,9 km; 1:25), Ermu (190 m; 7,9 km; 1:55), Matxitxakoko begiratokia (208 m; 9,2 km; 2:15), Matxitxakoko itsasargia (102 m; 10,7 km; 2:35), Burgoa mendia (448 m; 15,5 km; 3:45), Itxurrondo (143 m; 17 km; 4:25) eta Bermeo (54 m; 18,1 km; 4:40).

Desnibel metatua: igoeratan: 827 m; jaitsieratan: 784 m.

Mapa

Profila

Aireko Bista

Bakioko hondartzaren amaieran

Bakio eta atzean Jata (598 m)

Mendizale-taldea Gaztelugatxe aurrean

Aketx, Gaztelugatxe eta Bakio alderako itsasertza Matxitxakotik ikusita

Mendizaleak Matxitxakon

Bermeo, Izaro uhartea eta Ogoño

Estekak/Enlaces