Gorliz - Bakio

Gorliz - Bakio

(2022-05-03, asteartea)

Gaur, maiatzak 3, asteartea, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30etan GMBko 43 lagun (12 emakume eta 31 gizon). Gorlizko hondartzara iritsi eta Euskal kostaldeko 3. etapari ekin diogu. Gorlizko Astondoa hondartzatik goizeko 8:15 aldera abiatu gara eta 2:30 inguruan Bakion amaitu dugu. Tartean, besteak beste, Gorlizko itsasargia, Ermua mendia, Armintza herria edota Urizarmendi mendia pasatu ditugu. Gero Jata mendiko lepora iritsi garenean, batzuk Jata mendira igo dira eta besteak Andiño aldera joan gara. Azkenean, Bakion bukatu dugu ibilaldia. Ordiziara arratsaldeko 6:15ak inguruan iritsi gara.

Ibilbidea eta denborak:

Gorliz (10 m), Gorlizko itsasargia (150 m; 2 km; 0:45), Ermua mendia (281 m; 4,5 km; 1:15), Armintza (10 m; 8,5 km; 2:05), Urizarmendi (280 m; 11,2 km; 2:50), Garbudi lepoa (162 m; 13,8 km; 3:25), Jatako lepoa (517 m; 17,3 km; 4:20), Andiño (155 m; 21,6 km; 5:20), eta Bakio (0 m; 23,9 km; 5:45).

Desnibel metatua: igoeratan: 1.122 m; jaitsieratan: 1.135 m.

Mapa

Profila

Aireko Bista

Plentzia Azkorriagatik ikusita.

Mendizaleak Azkorriagan gora.

Mendizaleak Akorriagatik aurrera.

Billanoko itsasargia eta bertarako errepidea.

Billanoko itsasargira iristen.

Ermua gaineko postontzia

Ermua gaineko gotorlekua.

Mendizaleak Armintzan.

Armintzako padura txikia eta mendi-txokoa

Ulizarmendin (294 m) hamaiketakoa egiten.

Taldea Igorrekin, Andoni argazkigilea salbu, Andinon.

Bakiora jaisten.

Estekak/Enlaces