Ibilgiro ederrarekin, GMBko 46 lagunek (11 emakume eta 35 gizon) Euskal Kostaldeko ibilaldien bigarren aldiari ekin diogu gaur, asteartea, martxoak 1. Lehen etapa, Muskizko Kobaron auzoan hasi eta Portugaleten amaitu dugu. Tartean, besteak beste, El Castillo Viejo lurmuturra, Zamalekuko behatokia, Arena hondartza eta auzoa, Luzuero eta Serantes mendiak, edota Zierbena eta Santurtzi herriak zeharkatu ditugu. Azkenean, Bizkaiko zubiaren albotik igaro ondoren, Portugaleteko polikiroldegitik gertu amaitu dugu ibilaldia.
Ibilbideak eta denborak:
Kobaron auzoa (58 m), El Castillo Viejo lurmuturra (28 m; 2,1 km; 0:27), Zamalekuko behatokia (40 m; 2,5 km; 0:36), Pasagunea (1 m; 3,4 km; 0:54), Arena auzoa (11 m; 4,4 km; 1:05), Luzuero mendia (305 m; 6,3 km; 1:49), Zierbena (130 m; 8,8 km; 2:24), N-639 errepidea (27 m; 10,3 km; 2:59), Serantes mendia (445 m; 12,9 km; 4:03), Santurtziko tren-geltokia (5 m; 16,4 km; 5:05), Portugaleteko Bizkaiko zubia (5 m; 17,6 km; 5:21), Andre Mari eliza (27 m; 18,2 km; 5:31), Portugalete, amaiera (74 m; 19,8 km; 5:54).
Desnibel metatua: igoeratan: 804 m; jaitsieratan: 794 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Kobarondik abiatuta mea-kargalekurantz.
Taldea mea-kargalekuan.
Mendizaleak Luzuero puntara igotzen.
Bizkaiko portutzarra; Zierbena-Santurtzi-Portugalete.
Mendizaleak Serantes gainean.
Mendizaleak Santurtzi zeharkatzen.
Nerbioi ibaia, Bizkaiko zubia eta Getxoko ibaiertza.
Taldea Portugaleten.
Ibilbidea
Estekak/Enlaces