(2022-03-10, osteguna)
Gaur, martxoak 10, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 52 lagun (11emakume eta 41 gizon). Getxoko Areeta auzora iritsi eta Euskal kostaldeko 2. etapari ekin diogu. Areetatik goizeko 8:30 aldera abiatu eta ordu biak inguruan Gorlizen amaitu dugu. Tartean, besteak beste, Ereagako eta Arrigunagako hondartzak, San Ignazio, Galeako itsasargia edota Arriatarako, Barrikako, Plentziako eta Gorlizeko hondartzak zeharkatu ditugu. Azkenean Gorlizeko kanpinetik gertu bukatu dugu ibilaldia. Ordiziara arratsaldeko 6ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak :
Areeta (4 m), Ereagako hondartza (4 m; 2,7 km; 0:31), San Ignazio (4 m; 4,4 km; 0:58), Galeako itsasargia (69 m; 7 km; 1:35), Atxanaga (4 m; 8,5 km; 1:52), Azkorri (bunkerra) (87 m; 9,8km; 2:25), Arriatarako hondartza (4 m; 11,4 km; 2:46), Atxabiribil (56 m; 13,1 km; 3:17), Kurtziomendi (93 m; 13,7 km; 3:30), Barrikako hondartza (84 m; 15 km; 3:58), Plentziako metro geltokia (4 m; 17,8 km; 4:54), Arrien kanpina (13 m; 20,8 km; 5:28).
Desnibel metatua: igoeratan: 328 m; jaitsieratan: 322 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Mendizaleak Areetan abaiatu eta euriari aurre eginez
Getxoko pasealekuan.
Ereagako pasealekuan zehar.
Galeako itsasargira iristen.
Atxaganara bidean.
Azkorriko hondartza.
Taldea Arriatara hondartzan (Sopela)
Atxabiribil bidean
Bustintzara iristen
Plentziako pasealekuan
Gorlizko hondartza ondotik helmugara iristen
Ibilaldia
Estekak/Enlaces