(2022-10-18, asteartea)
Gaurkoan, asteartea, urriak 18, GMBko 44 kide (12 emakume eta 32 gizonezko) EPB zeharkaldiko 20. etapa egin dugu Nafarroan, Baztango Elizondo herrian hasi eta Lizarrietako lepoan bukatzeko. Giro ederraz gozatuz, basoak eta lepoak pasa ditugu, tartean Etxalarko usategiak (hor non dauden sareak ipinita uso ehizarako).
Pasa ditugun lepoen artean, Larrondo tontorraren albokoa, Atxuelakoa eta Eskisaroikoa daude; Irazako tumuluaren ondotik ere igaro gara, eta Lizarrietako lepoan bukatu dugu. Hor genuen autobusa gure zain eta, Etxalarko Benta hotelean bazkaldu ondoren, etxera itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Elizondo (184 m), hiribidea (349 m; 2 km; 0:37), Saroiko Bixker zutarria (522 m; 3,66 km; 1:06), Bagordiko lepoa (571 m; 4,4 km; 1:16), Maistuzarreko borda (634 m; 6,2 km; 1:42), Larrondo alboa (794 m; 7,4 km; 2:04), Atxuelako lepoko tumulua (775 m; 8,5 km; 2:22), Eskisaroiko lepoa (505 m; 11 km; 3:13), Etxalarko bidegurutzea (525 m; 14 km; 3:57), Irazako tumulua (565 m; 15 km; 4:09), Maritoneko borda (396 m; 18,9 km; 4:59), Muga (476 m; 19,4 km; 5:15), Usategieta (472 m; 21,2 km; 5:41), Lizarrietako lepoa (444 m; 22,3 km; 5:48).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.040 m; jaitsieratan: 780 m.
Mapa
Profila
Airreko bista
Elizondotik abiatuta 43 mendizale
Maistuzarreko bordan
Larrondoko bidean
Larrondora iristen
Eskisaroiko lepoa pasata gaztainadian
Irazako lepoan
Taldea Lizarrietako bidean, atzean Larrun
Estekak/Enlaces