(2022-10-25, asteartea)
Gaur, urriak 25, asteartea, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 51 lagun (13 emakume eta 38 gizon). Lizarrietara iritsi eta goizeko 8:45ak aldera abiatu gara. Teileriko eta Bastidako bordak igaro ondoren, Larrate gainera igo gara. Jaisten hasi eta Berako San Migel zubiko hilobira iritsi gara. Bertan mokadu bat jan eta berriro abiatu gara. Jarraian, besteak beste, Baldrun, Gardelsoro eta Gartzinekoborda igaro ditugu. Gero Endarako edo S. Antongo urtegira jaitsi eta ordu biak eta laurden aldera Arritxulo aterpean amaitu dugu ibilaldia. Idiazabalera arratsaldeko 5:30ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Lizarrieta (440 m), Teileriko borda (406 m; 1 km; 0:15), Bastidako borda (335 m; 3 km; 0:35), Larratenea (305 m; 4,3 km; 0:50), Larrate gaina (392 m; 6 km; 1:15), San Migel zubiko hilobia (46 m; 9,4 km; 2:00), Baldrun (208 m; 10,9 km; 2:35), Amargungo zeharra trikuharria (345 m; 13,2 km; 2:50), Gardelsoro (402 m; 15,5 km; 3:25), Gartzinekoborda (404 m; 16,5 km; 3:45), Endara (261 m; 19 km; 4:25) eta Arritxulo aterpea (430 m; 21,9 km; 5:35).
Desnibel metatua: igoeratan: 843 m; jaitsieratan: 866 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Lizarrietan egun sentian 51 mendizale abian
Larrateko mendate gainera iristen, atzean Larrun
Taldea, Larrate gainean. Atzean, Bera eta Aiako harria
S.Migel zubian Bidasoa ibaia zeharkatzen
Gardelsoron ahuakate soroa
Endara / S.Antongo urtegian
Arritxulo aterpera iristen
Estekak/Enlaces