Urkiagako lepoa - Elizondo

Urkiagako lepoa - Elizondo

(2022-10-13, osteguna)

Gaur, osteguna, urriak 13, GMBko 34 kidek (9 emakume eta 25 gizon), Euskal Pirinioko zeharkaldiko 19. etapa egin dugu Nafarroan, Kintoa bailarako Urkiagako lepoan hasi eta Baztango Elizondoraino. Tarte horretan eta giro ederrarekin, basoak, mendiak (Artsal, Alba), mendi-lepoak (Lohizurtzekoa, Zaguakoa), bordak (Zaguakoa, ehiztariena, Urbillokoa), baselizak (Santa Engraziarena), edota leku bitxiak ikusi ahal izan ditugu: Harrikulunka, hain zuzen ere, Argibelgo tontorraren ondoan.

Ibilbidea eta denborak:

Urkiagako lepoa (912 m), Zaguako etxola (1.019 m; 1,9 km; 0:33), Sorottipieta (1.179 m; 2.9 km; 0:50), Artsalgo gaina (1.230 m; 3,3 km; 0:59), Lohilurtzeko lepoa (1.151 m; 4,3 km; 1:15), Argintzuko harria (1.144 m; 5,1 km; 1:30), Ehiztarien borda (867 m; 6,2 km; 1:51), Azaldegiko lepoko harrespila (944 m; 6,6 km; 1:56), Harluxe (904 m; 7,7 km; 2:26), Zaguako lepoa (930 m; 8,4 km; 2:38), Alba mendia (1.074 m; 9,5 km; 3:04), Argibelgo Harrikulunka (955 m; 10,7 km; 3:34), Urbilloko borda (898 m; 12,1 km; 3:59), Bailegiko lepoa (580 m; 14,6 km; 4:30), Santa Engraziaren baseliza (335 m; 18,3 km; 5:26), Elizondo (191 m; 20,5 km; 5:55).

Desnibel metatua: igoeratan: 533 m; jaitsieratan: 1.254 m.

Profila

Mapa

Aireko bista

Urkiagatik abian 34 mendizale

Enekorriko lepora iristen

Artsalgo gailurrera bidean

Lohilurtzeko lepoaren inguruetan

Tiro-zarata artean paraje zoragarriak zeharkatuaz

Albako gailurrera bidean

Taldea Harri kulunkarian

Estekak/Enlaces