(2023-07-19an, asteazkena)
Gaur, uztailak 19, asteazkena, Beasaindik autobusez irten gara goizeko 5:30ean GMBko 50 mendizale (13 emakume eta 37 gizon). Urdatxera (Santa Grazira) iritsi eta Euskal Pirinoetako 10. etapari ekin diogu. Goizeko 9:10ak aldera abiatu gara, lainotuta baina tenperatura epelarekin. Ibilbide gehiena maldan gora izan da. Igotzen hasi eta Arphideko arroilan sartu gara. Harrigoreniako iturria pasa eta Lexako basora sartu gara. Baso hau zeharkatu eta larre artean ibili ondoren, Ernazera (San Martin Harrira) iritsi gara. Azkenean, 13:25ak inguruan Eretan amaitu dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Santa Grazi (695 m), Arphidesargia (669 m; 1,2 km; 0:25), Arphideko arroila (765 m; 2,2 km; 0:40), Harrigoreniako iturria (818 m; 2,5 km; 0:50), Lexako oihana (1.159 m; 4,3 km; 1:35), Borda (1.328 m; 5,3 km; 3:10), Inhasiko aska (1.470 m; 6,5 km; 2:35), Coup-eko borda (1.565 m; 7,2 km; 2:50), Lexako lepoa (1.761 m; 9,5 km; 3:20), Eskuretseko leizezuloa (1.772 m; 10 km; 3:35), Ernazko mendatea (1.765 m; 10,4 km; 3:45), Mahourat lepoa (1.730 m; 11,5 km; 4:00) eta Ereta (1.619 m; 12,5 km; 4:15).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.282 m; jaitsieratan: 301 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Santa Graziko eliza
Arphideko arroila
Lexako basoa
Goiko larreetan laino artean
Ibiltariak ilaran
Taldea Lexako lepoan
San Martingo Harria
Ereta
Estekak/Enlaces