(2023-06-28an, asteazkena)
Gaur, ekainak 28, asteazkena, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 5:30ean GMBko 33 mendizale (10 emakume eta 23 gizon). Lojibarrera iritsi eta Euskal Pirinioetako 09. etapari ekin diogu, goizeko 8:35ak aldera abiatuta. Zerua hodeitsu eta tenperatura atsegina dago ibiltzeko, baina hezetasuna handia da eta 1.000 metrotik gora lainotua dago. Ibilbideko lehen puntu garrantzitsua, Holtzarteko zubia, igaro orduko, altuera irabazten joan gara pago ikusgarrien artean. Ardakotxiako lepoa lainotuta zegoenez, Pirinioetako mendi mitikoen ikuspegia galdu dugu. Laino artean, ardiak larrean ikusi ditugu eta artzain-bordak ere bai mendi-gainetan. Urdatxerantz (Santa Grazirantz) jaisterakoan, Kakuetako zintzurra ikusi ahal izan dugu.
Ibilbidea eta denborak:
Lojibarrea (335 m), Holtzarteko zubia (609 m; 2,9 km; 0:50), Plachot bidegurutzea (714 m; 3,4 km; 0:55), Olhadübiko zubia (839 m; 6,2 km; 1:50), Abarakiko erreka (840 m; 7,6 km; 2:15), Ardakotxiako lepoa (983 m; 8,6 km; 2:50), Ardakotxia (1.107 m; 9,6 km; 3:05), Abarrikia borda (1.201 m; 10,1 km; 3:20), Olhaberriko borda (1.225 m; 13,2 km; 3:55), Anhauko khürütxea (1.373 m; 14,5 km; 4:25), Sohotolatze borda (1.321 m; 15,1 km; 4:35), Anhauko borda (1.282 m; 16 km; 4:45), Murusketa (1.008 m; 18,1 km; 5:15), Halcaren abeletxea (662 m; 20,3 km; 6:00), Kakueta arroilako aparkalekua (466 m; 22,5 km; 6:30).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.444 m; jaitsieratan: 1.327m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Bideoa
Bideoa
Holtzarteko zubian
Erreka zeharkatzen
Laino, Kuku-praka eta garo artean
Ardi artean
Olhazarreko lepoan
Taldea Anhauko Khürütxean laino artean
Santa Grazirako jaitsiera
Estekak/Enlaces