(2022-07-12, asteartea)
Giro eguzkitsu eta beroarekin, baina tarte askotan basoko itzal ederraz babesturik, GMBko 32 mendizalek (9 emakume eta 23 gizon) Euskal Pirinioko 7. etapa osatu zuten Irauko eta Bagargietako lepoen artean. Okabeko harrespiletara eta gailurrera igo ondoren, Iratiko Pedro txaletera, Iratiko etxoletara eta Iratiko sorhora jaitsi eta berriro gorantz eginez Hegixuriko lepoa zeharkatu eta berehala amaitu zuten ibilaldia.
IBILBIDEA ETA DENBORAK:
Irauko lepoa (1.010 m), Hilarrieta/Okabeko harrespilak (1.377 m; 2,4 km; 0:53), Okabe mendia (1.452 m; 3,5 km; 1:08), Pedroren txaleta (1.000 m; 7 km; 2:20), Iratiko etxolak (1.003 m; 7,8 km; 2:33), Iratiko sorhoa (1.018 m; 8,3 km; 2:40), Iratiko urtegia (1.120 m; 10 km; 3:15), Hegixuriko lepoa (1.320 m; 12,4 km; 4:00), Bagargietako lepoa (1.325 m; 13,2 km; 4:09).
Desnibel metatua: igoeratan: 900 m; jaitsieratan: 580 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Irauko lepoan 32 ibiltari abiatzeko prest
Okabeko gailurrera bidean ikuspegi zoragarriekin
Taldea Okabeko gailurrean
Iratiko sorhora iristen
Iratiko urtegian
Orhi mendia atzean
Bagardietako lepora iristen
Pirineoen ikuspegia Bagarditik
Bideo
Estekak/Enlaces