(2022-06-28, asteartea)
Nahiz eta aurreikuspenak pixka bat huts egin, eguzkiaren falta ondo etorri zaigu aldapak igotzeko. Goizean autobusak Zaro herrian utzi gaitu; guztira 32 lagun: lau emakume eta hogeita zortzi gizon. Lehenbizi Handiaga lepora igo eta Ezterenzubira jaitsi gara, gero Pagaltzetatik zehar Iturranburuko bordara igo eta Intzarrazkiko bordara jaisteko. Segidan Irauko tontorra jo eta ondoko lepoan hartu gaitu berriz autobusak Donibane Garazin bazkaltzeko.
IBILBIDEA ETA DENBORAK:
Zaro (240 m), Ahadoa baserria (291 m; 2,6 km; 0:41), Handiagako lepoa (590 m; 6,1 km; 1:41), Ernagako borda (588 m; 6,45 km; 1:45), Ezterenzubi (244 m; 8,9 km; 2:16), Mendiko borda (542 m; 12,25 km; 3:22), Pagaltzeta (624 m; 13,2 km; 3:37), Iturranburuko borda (814 m; 15 km; 4:07), Intzarrazkiko borda (680 m; 18,1 km; 4:45), Irauko lepoa (1.013 m; 21,1 km; 5:52).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.374 m; jaitsieratan: 615 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Zarotik abiatuta 32 mendizale eguraldi goibelarekin
Ahadoberri baserria pasata
Handiamendin gora
Handiamendi pasata Emagako borda inguruan
Ezterenzubira jaisten
Zutarriko borda inguruan
Pagaltzetara bidean
Pagaltzetan gora
Taldea Pagaltzetan
Intzarrazkiko bordak behean utzi eta Iraukotuturruko maldatan gora
Azkeneko aldapan
Helmugara iristen
Estekak/Enlaces