(2023-06-08, osteguna)
Gaur, ekainak 8, osteguna, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 5:30ean GMBko 41 mendizale (10 emakume eta 31 gizon). Bagargietako lepora iritsi eta Euskal Pirinioetako 08. etapari ekin diogu. Goizeko 8:35ak aldera abiatu gara, eguraldi haizetsu eta freskoarekin hasieran, baina gero baretu egin da, eta eguraldi ederra izan dugu ibiltzeko eguzkia ia beti ezkutuan egon den arren. Eskaleta mendira igotzeko lehenik zerbait jaitsi eta ondoren aldapa igoz hasten da etapa, Eskaleta gainetik beherakoan gailur-ertzean jaisten da, baina gero bidea eramangarria da, azken jaitsiera gogorrera iritsi arte. Orhi mendia beti eskuinean izan dugu, eta gure aurrean, aldiz, Kartxela, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, eta abar. Bidean, sarri, garo artetik igaro gara eta behi piriniar ederrak ikusi ditugu, baita ardi manexak ere. Lojibarrera ordu biak aldera iritsi eta autobusez Atharratzera joan gara bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak:
Bargargietako lepoa (1.325 m), Iratzabaleta (1.248 m; 0,8 km; 0:10), Eskaleta mendia (1.477 m; 2,4 km; 0:55), Lepotxipia (1.420 m; 2,8 km; 1:00), Ügatze (1.124m; 5,5 km; 2:05), Mendikotzeagako etxola (987 m; 7,2 km; 2:35), Bagazabalaga (1.013 m; 9,9 km; 3:25), Lojibarrrea (380 m; 17,4 km; 5:25).
Desnibel metatua: igoeratan: 427 m; jaitsieratan: 1.424 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Bagargietako lepotik abiatuta
Harsüdürreko gailurrera iristen
Eskaletatik (Escaliers frantzesez) jaisten
Mendizale taldea Bagozabalagan
Larraineko mendietan; atzean Auñamendi eta beste gailurrak
Salteburia inguruan
Larraineko herria eta atzean Orhi
Aldapa traketsak kudeatuz Lojibarrera jaisten
Estekak/Enlaces