(2022-06-01, asteazkena)
Gaur ekainak 1, asteazkena, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 5:30etan GMBko 35 lagun (5 emakume eta 30 gizon). Bidarraiko Noblia auzotik goizeko 7:25 aldera abiatu gara eta 14:35 inguruan Baigorrin amaitu dugu. Eguraldi on baina beroarekin, lehenengo aldapari ekin diogu Bidarrai herriko erdiguneraino. Hortik aurrera aldapa gogortuz joan da Iparlako gailurreraino. Gero Harrietako lepora jaitsi eta Astate eta Buztanzelhai tontorrak zapaldu ditugu. Jarraian behera egin dugu; Buztanzelhaiko lepoa, Bortariko borda eta Atxuaenea pasa ondoren, Baigorriko trinketean amaitu dugu ibilaldia. Idiazabalera arratsaldeko 7:30ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Bidarrai (Noblia auzoa, 105 m), Pagalepoa (474 m; 4,4 km; 0:55), Sarretako borda (730 m; 4 km; 1:30), Larrateko Hegia (1.010 m; 5,7 km; 2:20), Iparlako gailurra (1.038 m; 6,6 km; 3:25), Harrietako lepoa (814 m; 8,9 km; 4:05), Astate (1.020 m; 10.,3 km; 4:40), Buzatanzelhai (Lauordena) (1.030 m; 11 km; 5:00), Buztanzelhaiko lepoa (863 m; 11,6 km; 5:20), Bortariko borda (587 m; 14 km; 6:10), Atxuaenea (340 m; 15,5 km; 6:45) eta Baigorri (182 m; 18,4 km; 7:10).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.290 m; jaitsieratan: 1.196 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Bidarrain, Errobi errekaren ondotik abiatuta
Harriandi ondoan
Atzean Artzamendi eta inguruko mendiak
Taldea Iparlako gailurrean
Buztanzelhaiko lepoan
Baigorriko eliza
Bideoa
Estekak/Enlaces