(2022-06-14, asteartea)
Gaur ekainak 14, asteartea, Idiazabaldik autobusez irten gara goizeko 5:30etan GMBko 40 lagun (7 emakume eta 33 gizon). Baigorritik goizeko 7:45 aldera abiatu gara eta 13:45 inguruan Zaro herrian amaitu dugu. Eguraldi on baina beroarekin hasi dugu etapa hau. Hasieran aldapa batzuk gogorrak izan dira, baina leunduz joan dira Munhoa mendira iritsi arte. Tartean eta besteak beste Larrarteko borda eta Ahartzako, Leizartzeko eta Urdantzeko lepoak igaro ditugu. Jarraian behera egin dugu eta Uraska, Fiteranea eta Zubiakoitze pasa ondoren, Donibane Garazira iritsi gara. Azkenik Zaro herrian amaitu dugu ibilaldia. Idiazabalera arratsaldeko 6:30ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Baigorri (160 m), Pekoenea (377 m; 2 km; 0:40), Larrarteko borda (664 m; 4,3 km; 1:25), Ahartzako lepoa (726 m; 5,7 km; 1:45), Leizartzeko lepoa (820 m; 7 km; 2:10 ), Urdantzeko gurutzea (lepoa)(861 m; 8,4 km; 2:30), Munhoa (1.014 m; 9,8 km; 2:50), Uraska (747 m; 11,1 km; 3:35), Bidegurutzea (316 m; 14 km; 4:20), Fiteranea (280 m; 15,2 km; 4:30), Zubiakoitze (179 m; 17,3 km; 5:00), Donibane Garazi (175 m; 18,7 km; 5:20) eta Zaro (245 m; 21,7 km; 6:00).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.052 m; jaitsieratan: 965 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Baigorritik abian 39 mendizale
Larrarteko borda pasata maldan gora
Giro ederrean, atzean Iparlako mendizerra
Ahartzeko lepora iristen
Leizartzeko lepoa pasata
Munhoako gailurrera bidean
Taldea Munhoako gainean. Behean Donibane Garazi
Taldea Donibanerako bidean maldatan behera
Uharte Garazi izeneko herrian
Donibane Garaziko zubi ospetsuan
Zarora iristen
Bideo
Estekak/Enlaces