(2022-05-10, asteartea)
Eguraldi ederraz gozatuz, gaurkoan Euskal Pirinioko hirugarren zeharkaldia egin dugu. Goizeko 7:35ean irten gara 8 emakume eta 29 gizon Ainhoa herritik. Lehenengo Arantzeko kaperara jo dugu (Andonik adierazi digu kapera hori nola sortu zen). Gero lepoz lepo joan gara. Paraje ederrak benetan eta ikuspegi ezin hobeak: Hirugurutzeta, Soporro tontorraren albotik, Gaiñeko borda, Agerreko borda, Zuharteko lepoa, Esteben borda eta Mehatseko lepoa (Artzamendi tontorraren alboan).
Artzategiko lepotik behera jaitsiera dezente zaildu zaigu (400 metroko jaitsiera zakarra, tartean kateak eta guzti). Hala ere denok ondo atera gara hortik. Arruxia baserriko bidegurutzetik aurrera ia dena errepidez, Baztango errekaren inguruan, eta Bidarrai herrira iritsiaz bukatu dugu gaurkoa.
Ibilbidea eta denborak:
Ainhoa (115 m), Arantzeko kapera (374 m; 1,9 km; 0:35), Hirugurutzetako lepoa (498 m; 4,34 km; 1:12), Gaineko borda (427 m; 6,3 km; 1:38), Agerreko borda (453 m; 7 km; 1:47), Zuharteko lepoa (546 m; 7,75 km; 2:01), Esteben borda (539 m; 10,5 km; 2:41), Mehatseko lepoa (687 m; 13 km; 3:36), 82. mugarria (678 m; 13,6 km; 3:48), Artzategiko lepoa (626 m; 14,6 km; 4:01), Harpeko saindua (329 m; 16,2 km; 4:47), Arruxia baserriko bidegurutzea (244 m; 16,8 km; 5:02), Bidarrai (77 m; 22,4 km; 6:10).
Desnibel metatua: igoeratan: 962 m; jaitsieratan: 1.002 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Ainhoako herria, eta atzean Larrun (900 m) eta Sara
Ainhoako Arantzetako Amaren kapera hilarrietatik ikusita
Mendizaleak Erebi barrenean Hiru gurutzetako lepora bidean
Mendizaleak Aratxeko lepotik aurrera. Aurrez aurre Iguzkimendi (842 m) eta Artzamendi (926 m)
Eguneko mendizale-taldea, Joxan argazkilaria salbu, Meatseko lepoan (724 m). Atzean Artzamendirako igoera
Mendizaleak Artzategiko lepoan (664 m) sakanerako bidezidorra hartzen
Mendizaleak Artzegiko lepotik behera bidezidorrean jaisten
Bidarraiko Gakoeta mendiaren (583 m) magaleko auzoa eta atzerago Artzamendi (926 m)
Mendizaleak Bidarraiko herrigunea zeharkatzen
Bidea
Estekak/Enlaces