Eguraldi eta ibil-giro bikainarekin, urriaren 29an, asteartea, 13 emakume eta 44 gizon ibiltarik, Olhetan hasita, Hiruiturrietako lepotik, Sarako herritik, D-4 errepidetik eta Urdazuri ibaiaren ondotik igaro ondoren, Ainhoako herrian bukatu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Olhetako Trabenia jatetxea (70 m), Manttu Baita aterpea (100 m; 0,5 km; 0:05 h), Hiruiturrietako lepoa (535 m; 4,9 km; 1:30 h), Arrondokoborda (185 m; 7,4 km; 2:10 h), Sarako frontoia (80 m; 9,4 km; 2:40 h), Uharka erreka (55 m; 10,2 km; 3:10 h), Berruet Benta (95 m; 13,7 km; 3:55 h), Carrelage Benta (180 m; 15,9 km; 4:20 h), Urdazuri ibaiaren ondotik Ainhoako herria (120 m; 23 km; 6:00 h).
Desnibel metatua: igoeratan 885 m; jaitsieratan 845 m.
Mapa
Profila
Olhetatik abiatuta
Putreak edo saiak goizeko eguzkitan
Hiruiturrietan
Larruna doan trenbidean
Sara herri ederra
Sara utzi eta Zugarramurdira doan galtzadan
Berueteko benta pasata
Basoan zehar Urdazuri errekaren ondoan
Ainhoako eliza, Ingelesen okupazioan zutik gelditu zen eraikin bakarretakoa
Taldea Saran
Estekak/Enlaces