(2022-09-28, asteazkena)
Gaur, irailak 28, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:30etan GMBko 35 lagun (9 emakume eta 26 gizon). Sto Domingo de la Calzada herrira iritsi eta goizeko 8:30ak aldera abiatu gara. Tartean, besteak beste, Sampol eta El Hermoso tontorrak igaro ditugu, baita Gorosti basoa eta Moro haitzuloa ere. Azkenean, ordu biak laurden gutxi aldera, Valgañon herrian bukatu dugu. Ordiziara arratsaldeko 6:45ak inguruan iritsi gara.
Ibilbidea eta denborak:
Sto Domingo de la Calzada (639 m), Sampolerako bidea (740 m; 3,2 km; 0:40), Picota (El Hermoso mendia)(1.158 m; 9,5 km; 2:20), Cerilloko bidea (1.174 m; 11,1 km; 3:00), Zabarrulako ermitarako bidea (1.223 m; 13,6 km; 3:30), Jaque iturria (1.256 m; 14,8 km; 3:45), Serrano saila (1.308 m; 17,1 km; 4:15), Barruendoko lepoa (1.308 m; 18,2 km; 4:30), Lur gorriak (1.283 m; 19,5 km; 4:50).), Acebal (Gorostidia)(1.225 m; 20,2 km; 5:00), Cueva del Moro (Mairuaren haitzuloa)(1.222 m; 21 km; 5:15) eta Valgañon (942 m; 22,3 km; 5:40).
Desnibel metatua: igoeratan: 750 m; jaitsieratan: 458 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Mendizaleak Sampol gainerako bidean aurrera labore-soroen artean.
Sampol gaineko (1.094 m) bista_ Santo Domingo de la Calzada, Toloño mendia (1.277 m) eta tartean Errioxa M-ko soro-zelaiak.
Geldialditxoa Zabarrulako bidearen inguruan Anjelek ikuskizunaren argibideak emateko.
Behi beltzak larrean eta Cerro Mingañatik (1.526 m) San Lorentzo gainera (2.271 m) bitarteko tontorrak.
Mendizaleak Serrano parajean gorostidira bidean.
Mairuaren kobazuloaren sarrera.
Eguneko GMBko mendizale-taldea (argazkilariak salbu) Picota edo El Hermoso tontorrean (1.163 m).
Estekak / Enlaces