Gaur, apirilak 7, osteguna, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 7:00etan GMBko 41 lagun (8 emakume eta 33 gizon). Zihuri herrira iritsi eta 8:45 aldera, eguraldi haizetsu baina onarekin, abiatu gara. Tartean, besteak beste, Tirgo, Cuzcurrita, Otxanduri eta Herramilluri herriak pasatu ditugu, baita Tironcilloko Andre Mariaren eta Sorejanako Andre Mariaren ermitak ere. Azkenean, ordu biak inguruan bukatu dugu Sto Domingo de la Calzada herrian. Ordiziara arratsaldeko 6:30ak inguruan itzuli gara.
Ibilbidea eta denborak:
Zihuri (485 m), Tironcilloko Andre Mariaren ermita (498 m; 1,8 km; 0:25), Tirgo (517 m; 4,6 km; 0:55), Cuzcurrita (521 m; 5,2 km; 1:05) Sorejanako Andre Mariaren ermita (536 m; 6,8 km; 1:25), Ochanduri (550 m; 9,8 km; 2:00), Herramelluri (570 m; 10,8 km; 3:05), Lr308 errepidea (586 m; 17,9 km; 4:00) Sto Domingo de la Calzada (639 m; 23,23 km; 5:25).
Desnibel metatua: igoeratan: 214 m; jaitsieratan: 65 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Hego haize zakarrarekin Zihuritik abiatuta.
Tirgora iristen.
Cuzcurrita zeharkatzen, Tiron errekaren ondoan.
Cuzcurritan, Velascotarren gaztelua
Atzean San Lorenzo mendilerroa
Herramelluri pasatuta
Sto. Domingo de la Calzadara iristen.
Taldea Santo Domingo de la Calzadako katedralaren aurrean
Estekak / Enlaces