(2022-02-23, asteazkena)
. Denboraldi berriari autobusez ekiten diogun lehenengo eguna dugu gaurkoa. Ibilaldia Ameyugo herrian hasi dugu 6 emakumezko eta 32 gizonezkok goizeko 8:30ak aldera. Hasieran Madrid eta Irun lotzen dituen trenbidearen albotik joan gara, gari soro eta koltza zelaien aldamenetik.
Santa Maria monasterioa pasa, Bugedoko bidegurutzea utzi eta Valverde de Miranda herria pasa dugu. Bi bailarak zeharkatzerakoan (Miranda aldetik Errioxarantz) El Calero begiratokian egon gara. Artadi artean gora behera batzuk egin ondoren, Errioxako balkoiko begiratokira iritsi gara.
Hortik dena beherantz Villalba de Riojara iritsi arte eta gaurko ibilia bukatutzat ematen dugu. Gero, Haroko kanpinera bazkaltzera.
Ibilbidea eta denborak :
Ameyugo, hasiera (551 m), Santa Maria monasterioa (528 m; 3,9 km; 0:51), Bugedoko bidegurutzea (538 m; 4,2 km; 0:59), Valverde de Miranda (507 m; 6,5 km; 1:58), Lepoa (640 m; 8,85km; 2:31), El Calero begiratokia (863 m; 12,6 km; 3:41), Bidegurutzeak (833 m; 12,9 km; 3:51), La Charca (782 m; 15,9 km; 4:3h), Errioxako begiratokia (833 m; 17,4 km; 5:18), Uraren presa (708 m; 19 km; 5:47), Villalba de Rioja (611 m; 21 km; 6:06), Bukaera (576 m; 22,2 km; 6:25).
Desnibel metatua: igoeratan: 755 m; jaitsieratan: 779 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Ibilbidea
Autobusa Ameyugon. Mendizaleak abiatzeko prestatzen.
Ameyugo herria. Atzean Carrasalineros
Valverde de Miranda herria
Eguneko taldea, Andoni argazkigilea salbu, San Migelera bideko lepoan.
San Migelera bideko lepotik behera
Gorantz San Juan del Montera bidean. Atzean Ameyugo, Peña El Buey, Mancubo, etab.
El Calero begiratokian Miranda Ebrora begira.
El Calero begiratokitik behera. La Charcara bidean
Errioxako begiratokiko bista. Atzean San Lorentzo
Villalba de Rioja herria.
Estekak / Enlaces