Villanueva Soportilla-Pancorbo

Villanueva Soportilla – Pancorbo

(2021-11-10, asteazkena)

Gaur, azaroak 10, asteazkena, Ordiziatik autobusez irten gara goizeko 6:00etan 37 mendizale beterano (9 emakume eta 28 gizon). Autobusez Villanueva Soportilla herriraino joan gara. Goizeko 7:50 aldera abiatu gara eguraldi onarekin. Aurrena herria zeharkatu dugu, gero pista bat jarraituz Portilla eta Bozoo herriak pasatu ditugu. Gero Obarenesko monastegi zaharrera (aurrietara) iritsi gara eta bertan hamaiketakoa egin dugu. Jarraian Salines abelbidean gora igo eta bidea jarraituz Castillete mendia igo dugu. Azkenean Pancorbora iritsi gara 13:45ak aldera. Bertan menua jan ondoren, 18:00ak aldera Ordiziara itzuli gara.

Ibilbidea eta denborak :

Villanueva-Soportilla (522 m), Portilla (580 m; 0,8 km; 0:10 h), Bozoó (580 m; 2,8 km; 0:30 h), Pisten bidegurutzea (588 m; 5,8 km; 1:10 h), Obarenesko monasterioa (751 m; 11,9 km; 2:35 h), Salines abelbideko gaina (973 m; 17,2 km; 4:15 h), Castillete mendia (1.036 m; 20 km; 5:00 h), Pancorbo (619 m; 22 km; 6:00 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 714 m; jaitsieratan: 615 m.

Mapa

Profila

Ibilbidea

Mendizaleak Villanueva Soportillatik irteten Bozoóra bidean

Obarenesko komentu abandonatua

Mendizaleak bidezidorrean gora ur-putzu handia pasatu ondoren

Vallehermoso ibarra. Ezkerrean Pico Vallehermoso eta aurrean Pancorboko Castillete

Mendizaleak Pancorboko Castilletera igotzen Santa Engracia gotorlekurako bidean

Eguneko mendizale-taldea (Joxan argazkigilea salbu) Pancorboko Castillete gainean

Pancorbo eta inguruko harkaitzak. Mendizaleak Castilletetik jaisten

Mendizaleak Castilletetik Pancorbora jaisten bide malkartsuan

Estekak / Enlaces