Ibil-giro onarekin, 2019ko martxoaren 27an, asteazkena, 8 emakume eta 52 gizon ibiltarik, Artzaintzaren Naturbideko hamaikagarren etapa egin zuten, Ginean hasita, Arkamuko mendizerran barrena eta Subilla-Morillasko (Subijana-Morillasko) herritik igarota, Mandaitako herrian bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Ginea (700 m), Subilla (Subijana) 17,3 km seinale-zutoina (865 m; 1,5 km; 0:25 h), Hayalgo (Pagadiko) urmaela (1.060 m; 3,4 km; 0:55 h), Barrongo otso-zuloa (1.050 m; 6,3 km; 1:35 h), Pozo del Hayal (Pagadiko putzua) parajea (1.060 m; 8,1 km; 1:55 h), errepikagailua (1.075 m; 10,7 km; 2:30 h), Kruzetako (Santa Kruzko) gailurra (965 m; 15,1 km; 3:45 h), Subillara (Subijanara) 3,9 km seinale-zutoina (910 m; 15,5 km; 3:55 h), Subilla-Morillas (Subijana-Morillas) herria (540 m; 19,5 km; 4:50 h) eta Mandaitako herria (600 m; 23 km; 5:30 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 850 m; jaitsieratan: 955 m.
Mapa
Profila
Gineatik abiatzen
Peñalta inguruan urmaelen ondoan
Peñalta ondotik barrena
Pagadiko putzuaren (Pozo del Hayal) ondoan
Errepikagailura iristen
Arkamu mendizerrako harkaitz bitxiak
Taldea Kruzeta (Santa Kruz) tontorrean
Mandaitara iristen
Estekak/Enlaces