Eguraldi hodeitsu eta ibil-giro onarekin, 2019ko apirilaren 2an, asteartea, 10 emakume eta 50 gizon ibiltarik, Artzaintzaren Naturbideko hamabigarren etapa egin zuten, Mandaitan hasita, Olabarri, Iruña Oka eta Subilla Gasteizko herrietatik igarota eta Gasteizko mendietan kokatuta dauden hainbat gailur igo ondoren, A-2124 errepidean bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
Mandaitako herria (600 m), Olabarriko herria (535 m; 3 km; 0:40 h), Iruña Okako udaletxea (490 m; 5,5 km; 1:10 h), Subilla Gasteizko herria (570 m; 9,4 km; 2:00 h), bidegurutzea (775 m; 12,5 km; 2:45 h), San Migel edo La Peña Mayorko gailurra (945 m; 14,5 km; 3:35 h), Bustuko gailurra (975 m; 16,3 km; 4:00 h), Zaldiaran gailurraren magalean (950 m; 17,9 km; 4:30 h), BU-742 errepidea (805 m; 18,9 km; 4:40 h), Arrietako gailurra (1.000 m; 21,5 km; 5:25 h) eta A-2124 errepidea (750 m; 25 km; 6:15 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.005m; jaitsieratan: 870 m.
Mapa
Profila
Mandaitatik abiatzen
Olabarrira bidean
Langraiz Oka zeharkatzen
San Migel tontorrera iristen
Bustuko gaina pasata
Zaldiarango tontorretik behera
Taldea Arrietako gailurrean
A-2124 errepideko Gasteizko mendatera, amaierara, iristen
Estekak/Enlaces